[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Vendôme zutabea

Koordenatuak: 48°52′03″N 2°19′46″E / 48.867469°N 2.329414°E / 48.867469; 2.329414
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vendôme zutabea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 1. barrutia
Koordenatuak48°52′03″N 2°19′46″E / 48.867469°N 2.329414°E / 48.867469; 2.329414
Map
Historia eta erabilera
Berreraikuntza1873 - 1877
Eraistea 1871ko maiatzaren 18a
IzenaAusterlitzeko Gudua
Hirugarren Koalizioko Gerra
Arkitektura
ArkitektoaJean-Baptiste Lepère (mul) Itzuli
Jacques Gondouin
Materiala(k)brontzea
Dimentsioakmonumentu: 44,3 (altuera) m
Ondarea
Mérimée IDPA00085790

Vendôme zutabea (frantsesez: Colonne de Vendôme) Parisko monumentu bat da, Vendôme plazan dagoena, hiriko lehen barrutian. Denboraren igaroan Austerlitzeko zutabea bezala ere deitua izan da. Napoleon Bonaparteren aginduz eraikia izan zen, Austerlitzeko guduan lortu zuen garaipena ospatzeko. Bertara, Madeleine, Tuileries eta Opera metro geltokietatik hel daiteke.

Bere garaiera 44 metrokoa da, eta, bere batez besteko diametroa 3,60koa. Erromatar jeneralez jantzitako Napoleonen estatua batekin koroatua dago, August Dumontek zizelkatua, eta bere iloba zen Napoleon III.ak eraikitzea agindu zuena. Frantziarrek, Austerlitzeko guduan etsaiari kendutako kanoien brontze urtuzko txapa batekin estalia dago, gerra eszenak irudikatzen dituzten baxuerliebeekin apaindua. Artista ezberdinek parte hartu zuten bere diseinu eta apainketan. Nabarmenen artean, honako hauek daude:

  • Jean-Joseph Foucau 6 baxuerlieberen egilea
  • Louis Boizot
  • Bosio
  • Bartolini
  • Claude Ramey
  • Corbet
  • Ruxthiel

Barneko eskailera batek goialdera iristea ahalbidetzen du, non behatoki bat dagoen. Bere oinarrian, plaka bat dago, non, latinez, hau irakur daitekeen:

NEAPOLIO IMP AVG
MONVMENTVM BELLI GERMANICI
ANNO MDCCCV
TRIMESTRI SPATIO DVCTV SVO PROFLIGATI
EX AERE CAPTO
GLORIAE EXERCITVS MAXIMI DICAVIT

Errepublikaren irudi bat ordezkatu zuen, honek, aldi berean Louis XIV.a Frantziakoaren zaldigaineko estatua bat ordezkatu zuelarik.

Bere diseinua Trajanoren zutabean oinarritzen da, monumentu hau, Erroman dagoena, oso-osorik haitzurdinez eginda egotearen ezberdintasun bakarrarekin. Parisen, antzerako beste monumentu batzuk ere daude, Uztaileko zutabea (Colonne de Juillet), Bastillako plazan

Parisko Komunaren gertaeretan, Frantziar-Prusiar Gerraren ondoren, zutabea behera bota zuten, basakeriari, militarismoari eginiko monumentutzat jo baitzen, baita nazioarteko zuzenbidearen ezeztapen bat ere. Gustave Courbet margolaria, gertaeren arduradun egina, gartzelan sartua izan zen eta zutabearen konponketaren gastuak ordaintzera kondenatua izan zen, xoxik gabe utzi zuena.

Komunaren ondoren, zutabea zaharberritua izan zen eta horrela kontserbatzen da egundaino.

Vendôme zutabearen eraispena Parisko Komunaren egunetan.

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Helbidea: 2013 Place Vendôme, 75001
  • Geltokiak:
    • Concorde
    • Tuileries
    • Opera

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]