[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Vonones I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vonones I.a

Armeniako erregea

Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
HeriotzaCilicia (en) Itzuli, 19 ( urte)
Familia
AitaPraates IV.a
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Vonones I.a (ΟΝΩΝΗΣ bere txanponen arabera), Partiako erregea izan zen 8 eta 12 urte bitartean. Bere aita Praates IV.ak, Erromara bidali zuen bahitu edo preso bezala K. a. 20an, Praatesek Augustorekin lortutako hitzarmenaren ondorioz.

Orodes III.a erahila izan ondoren, partiarrek, Augustori, artsazidar dinastiako beste gobernari bat eskatu zioten, eta erromatar enperadoreak Vonones bidali zuen. Baina Vonones, ezin izan zen denbora askoan errege bezala mantendu, erromatar bezala hezia izan zenez, partiar nobleziak ez baitzuen ontzat hartzen, eta Erromaren esklabo deitzen zuten. Artsazestar dinastiako beste partaide bat, Artaban II.a, 10etik 38ra gobernatu zuena eta Partia ekialdeko dahae herriarekin bizitzen zegoena, tronua hartzera gonbidatua izan zen, honen ondorioz, Vononesen porrota eta kanporatzea eragin zuen gerra zibil bat gertatu zelarik.

Vononesek egindako txanponek (8 eta 12 urteen artean datatuak) "Vonones erregea, Artabanen konkistatzailea" idazkuna daramate, bere etsaiaren aurkako denbora baterako garaipenaren ospakizun gisa. 12. urte inguruan, Vononesek Armeniara ihes egin zuen, eta hango errege bihurtu zen, baina Artabanek, Vonones tronutik kentzea exijitu zuen, eta Augustok, partiarrekin gerran hasterik nahi ez zuenez, Vonones Siriara eramatea agindu zuen, errege bezala zaintzapean egon zen tokia. Beranduago, Ziliziara eraman zuten, eta 19an ihes egiten saiatu zen, baina bere goardiek hil zuten.