Uxmal
Uxmal | |
---|---|
Uxmal | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Pre-Hispanic Town of Uxmal | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Yucatán |
Koordenatuak | 20°21′34″N 89°46′17″W / 20.359444444444°N 89.771388888889°W |
Arkitektura | |
Azalera | 3.758,64 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 791-001 |
Eskualdea[I] | Latinoamerika eta Karibea |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Uxmal maia zibilizazioko gune arkeologiko bat da, Yucatán penintsulaan kokatua, Yucatán estatuan, Mexikon. Mérida estatu hiriburutik 78 km hegoaldera dago, Santa Elena udalerrian.
Leku izena prehispanikoa da eta antzinako maieraz Hirutan eraikia esan nahi du, nahiz eta aditu batzuk zalantzan ipini esanahi hori. Uxmal uʃˈmal ahoskatzen da[1], eta ez uksˈmal.
Uxmalgo eraikinak Puuc estilokoak dira, behe horma lisoen gainean oso friso apainduekin. Apaindura hauek maien etxoletan oinarrituta daude, zutabetxo zilindrikoekin (etxolen hormak egiteko kanaberak irudikatuz) eta irudi trapezoidalekin (lastozko estalkiak irudikatuz). Beste apaindura ugari ere agertzen da, hala nola, suge txirikordatuak, askotan burubikoak, Chaac euriaren jainkoaren maskarak eta aho irekiko lumadun sugeak. Eraikinek bertako topografiaz baliatzen dira garaiera eta bolumen handia lortzeko. Hauen artean daude Igarlearen piramidea, bost mailakoa, eta Gobernadorearen jauregia, 1.200m² baino gehiago dituena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren erreferentzia idatzi zaharrenak Chumayelgo Chilam Balam delakoetan agertzen da (maien historia kontatzen diren idazkiak, latindar alfabetoan). Oinarri honekin, eta pilota jokalekuko eraztunetan agertzen diren idazkunen arabera, badirudi Uxmal VII. mendean sortu zela, Aro Klasikoan.
Chilam Balam idatzien arabera, bigarren okupazioa X. mendean izan zen, Tutul xiu etniakoek egina. Gizatalde honek nahua elementuak barneratu zituen, hala nola, Tlaloc eta Quetzalcoatl jainkoen gurtza. Chaac jainkoaren irudikapena aurretikoa da, Puuc eskualde osoan zegoen urarekiko menpekotasuna zela-eta.
Xiu familiaren agintaldian eraikin ugari egin ziren eta hiriak botere handia lortu Yucatán mendebaldean. Aldi batez, Chichén Itzá hiri-estatuarekin ere aliantza egin zuen, maia eskualdeko iparralde osoa kontrolpean edukiz. 1200 ondoren, ordea, ez dirudi eraikin garrantzitsu gehiagorik egin zenik, ziur asko Chichén Itzárekin zuen aliantza hautsi eta boterearen erdigunea Mayapán hirira lekualdatu zelako. Xiutarrek Maní hirira aldatu zuen hiriburua eta Uxmalgo biztanleriak gutxira egin zuen.
Espainiarrek penintsula konkistatu ostean (non xiutarrak espainiarrekin elkartu ziren), agiri kolonial goiztiarren arabera, hein batean bizileku garrantzitsua zen Uxmal. Baina bertan espainiar herririk sortu ez zenez, gainbeheratu eta ia guztiz hustu zen.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Uxmalgo eraikin esanguratsuenak:
- Igarlearen piramidea (Pirámide del adivino)
- Mojen lau-aldekoa (Cuadrángulo de las monjas)
- Pilota jokalekua (Juego de pelota)
- Gobernadorearen jauregia (Palacio del gobernador)
- Dortoken etxea (Casa de las tortugas)
- Piramide handia (Gran pirámide)
- Usategia (Palomar)
- Jaguarren plataforma (Plataforma de los jaguares)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lonely Planet, "Introducing Uxmal", http://www.lonelyplanet.com/mexico/yucatan-peninsula/uxmal (sarrera data 2009-10-28)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uxmal www.ciudadesmayas.com gunean