[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tlaloc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tlalocen estatua Mexiko Hiriko Mexikoko Antropologia Museo Nazionalaren kanpoaldean

Tlaloc (batzuetan Nuhualpilli deitua) teotihuacandar eta nahuatl erlijioko euriaren eta emankortasunaren jainkoaren nahuatlezko izena da. Beste izen batzuekin, Erdialdeko Amerika osoan zen ezaguna. Jatorrian lurreko ura irudikatzen zuen, lumadun sugeak zeruko ura irudikatzen zuen bitartean. Ezagunagoa da azteka erlijioan. Aztekek umeak sakrifikatu zituzten jainko hau ohoratzeko, Tlaloc lehorte garaien eta zaparraden arduradun bezala baitzuten. Beste jainko batzuek Tlaloc sortu zutela ere uste zuten. Tlalocek Teotihuacaneko kulturan du jatorria, hiri hau erori zenean Tulara pasa zen eta hemendik bere gurtza nahuatl herrien artean zabaldu zen. Teotihuacandarrek maiekin harremanak izan zituzten, hortik azken hauek Chaac jainkoaren forman adoptatu izana. Tlaloc gertaera naturalen munduan bizi da.

Tlaxcalteka kosmologian, Tlaloc lehenik Xochiquetzalekin ezkondu zen, edertasunaren jainkosa zena, baina Tezcatlipocak bahitu zuen. Tlaloc bigarren aldiz Matlalcueyerekin ezkondu zen. Huixtocihuatl izeneko arreba nagusi bat du.

Tlaloc hitza lurra esan nahi duen tlalli hitzetik eta likorea esan nahi duen octli hitzetatik dator. Benetan, itzulpen literala "lurraren likorea" izango litzateke, hau da, lurrak edaten duena, euria alegia. Hau zerutik datozen uren jainkoa da, baina ez jada lurrean dauden urena, ibaiak kasu. Ibaientzako Chalchiuhtlicue jainkosa dago, "turkesazko gona" ere deitua.

Jainkoa eta bere irudikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tlaloc, Borgia Kodexa.

Jainko hau garrantzitsuenetako bat izan zen Mexikoko goi ordokian, baita irudikatuenetako bat eta Erdialdeko Amerikako panteoiko antzinakoenetako bat ere. Teotihuacandar garaitik irudikatua agertzen da. Ezaugarri bereizgarri batzuekin irudikatzen zen beti:

  • Elkarlotzen diren suge batzuk eratutako betaurreak, hauen letaginek jainkoaren baraila eratzen zutelarik.
  • Bere goiko ezpaina baino ez zen ezpain kutsua. Uste denez ezpain handi hau behe munduarekin lotuta dagoen leizearen sarreraren ikurra zen, olmeka irudietako ahoetatik datorrena.
  • Aurpegia ia beti urdinez edo beltzez margotua zegoen, gehiagotan berde kolorez, urak egiten dituen distirak imitatzeko.
  • Eskuan urrezko zutoihal moduko bat zeraman, luzea eta suge formakoa, mutur zorrotzean amaitua; batzuetan euriarekin datozen trumoi eta tximistak irudikatzeko zen.
  • Kodexetako marrazkietan bere jantziek ur tanten ikurra diren orban batzuk margotuta dituztela ikus daiteke.

Tlaloc bere irudikapenetan tlalokak edo lau norantzen jainkoez osatua dag: Horietako bakoitza bere norantzan jarritako pitxer baten arduraduna zen eta pitxer bakoitzak euri ezberdin bat ematen zuen.

Tlalocen paradisua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tlalocen paradisua bezala ezagutzen zen tokia Tlalocan deitzen zen eta unibertsoaren ekialdeko eskualdean zegoen. Toki honetati zetorren lurreko bizitzarako beharrezkoa eta onuratsua zen ura. Uretan itota edo hidropesiaren ondorioz hildako pertsonak paradisu honetara zihoazen. Legenarraren ondorioz hildakoak ere hartzen zituen. Plazerezko toki bat da, non fruta arbola mota oro ikus daitezkeen, baita artoa, chía (Mexikon freskagarri bezala erabiltzen den salbia moduko baten hazia), babak eta beste produktu asko. Bizitza han erabat zoriontsua zen. Toki honen deskribapena Sahagún aitak eta beste pertsona batzuk eginiko idazkiei ezer ezagutzen da, indigenen ahotik entzun zutena. Mende batzuk beranduago, Teotihuacanen deskribapen hau puntuz puntu irudikatua zegoen mural bat aurkitu zen. Honela modu grafikoan ezagutu ahal izan zen ordurarte idatzien bidez ezagutzen zena.

Tlalocen gurtza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tlaloc, izen honek "lurraren likorea esan nahi duelarik, Erdialdeko Amerika osoko jainkorik antzinako eta gurtuenetako bat izan zen. Bere gurtza Erdialdeko Amerikako zati handi batetik hedatu zen. Texcoco aintziran ezarri ziren nomada aztekak hartu zuten, nekazaritza jainko bezala hartuz. Bertako nekazal komunitate ezberdinen funtsezko jainkoetako bat izaten jarraitu zuen.

Tlalocen irudia duen intsentsuontzia, Amerikako Museoa, Madril, Espainia

Ez zen jainko ongile bat, aztekek euren landatzeak ureztatu eta hala haziak ernaltzea ahalbidetzeko euria bidali izateaz gain. Bernardino de Sahagúnek dioenez tximistak eta oinaztargiak bidaltzen zituen, uraren ekaitzak eta ibai eta itsasoko arriskuak. Ikusten den bezala, indar suntsitzaileak ere kontrolatzen zituen eta hala nahi bazuen kazkabarra, uholdeak, lehorteak, izozteak eta tximistak ere bidal zitzakeen.

Chac Moola Tenplu Nagusiko Tlalocen gurtzatokiaren aurrean

Ura komunitateari bere laguntzaile ziren tlaloken bidez bidaltzeaz arduratzen zen, izaki nano eta giza itxurakoak, Juan Carlos Pérez Guerreroren arabera muinoen barnetik lau euri motak bidaltzen zituztenak. Eurak erreguak ere jasotzen zituzten eta euren omenez zeremonia eta erritualak egiten ziren. Alain Mussetek dioenez, nanoen ordez Mexikoko harana inguratzen duten mendien irudikapenak dira, hauen gainean euria iragartzen duten lainoak eratzen direla dirudielarik. Euren betebeharra zeruko uren iritsiera mesedetzea zen, baina arrantzale eta nabigariak ere babesten zituzten.

Tlalocen egoitza anitza zen osatzen zuen substantziaren banaketa aukeraren ondorioz, Tlalokei buruz hitz egitean jorratuko den ezaugarria. Bere bizilekua Tenochtitlaneko Tenplu nagusian zein Tlalocanen, bere izena zeraman muinoaren barnean, Tlalocan mendilerrokoa dena, Mexikoko harana Huezotzincotik banatzen zuena.

Izaera dual honen ondorioz jendea gizakiak sakrifikatzera behartua sentitzen zen, hauen bihotza Tlaloci eman eta hala honek bizirauteko beharrezko zuten ura eman ziezaien. Tlaloci edo Tlalokei eginiko erritu edo sakrifizioak muinoetan edo leizeen barnean egiten ziren. Erritu mesedetzaile hauetako gehienetan, adierazten duen bezala, ofrendetan umeak sakrifikatzen zituzten. Juan Carlos Román antropologoaren arabera, ebidentzia arkeologikoak, aztekek soilik gizonezko ume gaixoak sakrifikatzen zituztela adierazten du, hondar guztiek gaixotasun infekziosoren baten zantzuak erakusten baitituzte.

Loratutako gurutzea Tlalocen ikurraren eboluzio bat izan zen eta Tlalocen gurutzea deitua izan zen. Gurutze hau arrazoi bategatik agertzen da: Jainkoak tlaloqueak deitzen ziren lau seme zituen. Zeruko lau tokitan bizi ziren.

Tlaloc tolteka garaian pertsonaia erdigizatiar bihurtu zen. Bere aurpegia kiribildutako bi sugez osatua zegoen begien marko bezala narrastien kurbak egiten zuelarik. Buruak paraleloak proiektatzen dira eta jainkoaren goiko ezpaina osatzen dute.

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Tlaloc Dune:Yihad Butleriarran gertatzen diren gertakizunak baino mila urte lehenago Antzinako Inperioaren aurka Titanen matxinada inspiratu zuen buruzagi ameslariak hartu zuen ezizena da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]