[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Urrutiko kontrol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrutiko kontrol
gailu elektronikoa, battery-powered device (en) Itzuli, handheld device accessory (en) Itzuli, add-on (en) Itzuli eta input device (en) Itzuli
Fabrikazioa
DiseinatzaileaNikola Tesla, Robert Adler (en) Itzuli eta Eugene Polley
Ezaugarriak
Energia-iturriaPila eta Bateria elektrikoa

Urrutiko kontrola, urrutiko agintea edo telekomandoa[1][2] gailu elektroniko bat da, makina baten gain urrutiko operazio bat burutzeko erabiltzen dena.

Hitz hau, normalean, telebistako edota etxeko beste gailu elektronikoetako urrutiko kontrolak adierazteko erabiltzen da. Gailu hauetarako urrutiko aginteak objektu txikiak dira normalean(esku batez maneiatzeko errazak), balore ezberdinak doitzeko balio duen botoidun matrize batekin, adibidez, telebista kateak, kanta zenbakiak eta bolumena. Egiaz, gailu moderno gehienetan urrutiko aginteak kontrol funtzio guztiak ditu, eta aldiz, kontrolaturiko gailuak berak, oinarrizko funtzioak soilik. Urrutiko aginte hauetariko gehienak, seinale infragorriez komunikatzen dira zein bere aparatuarekin, eta bakar batzuek soilik erabiltzen dituzte irrati-seinaleak. Ibilgailu modernoetan, giltza klasikoek erantsita dute orain urrutiko agintea, hainbat funtziorekin. Hauen energia-iturria pila txikiak izan ohi dira, adibidez, botoi motakoak.

Zure urrutiko agintea programatzen ikas dezakezu, zure telebistarekin edo beste gailuekin[3] erabiltzeko.

Hurrengo osagaiek osatzen dute urrutiko aginte bat:

  • Karkasa bat
  • Plaka bat, non funtzio ezberdinetarako konexioak egongo diren.
  • Elikadura-iturri bat
  • Botoiak, bakoitza bere funtzioarekin

Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botoiek elektrizitatea eroaten duen material bat dute atzealdean. Botoia sakatzean, material honek kontaktua egiten du plakarekin, eta botoiari dagokion zirkuitua ixten du. Zirkuitu integratu txiki batek seinalea aztertzen du eta zein botoi izan den sakatua zehazten du. Informazio hori kontuan hartuta seinale bat bidaliko du, eta beste bat itzuliko zaio maiztasun jakin batekin. Pultsu hau izango da infragorrien bidez hartzaileari bidaliko zaiona, adibidez, telebista bati. Maiztasuna neurtuz, zein botoi sakatu den aztertuko du.

Urrutiko agintea azpiestazio, zentral hidroelektriko itzulgarri eta tentsio altuko korronte zuzeneko instalazioetan lan egiteko erabiltzen da. Sistema hauetarako, maiztasun gutxiko PLCak erabiltzen dira normalean.

Erabilera militarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutiko kontrolaren erabilera ibilgailu militarretan XX. mendearen hasierakoa da. Armada gorriak, urrutitik kontrolaturiko tankeak erabiltzen zituen, 1930eko hamarkadan eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Urrutitik kontrolaturiko hegazkinekin ere esperimentatu zuten. Alemania naziak ere sustatu zuen urrutiko kontrolaren erabilera lehergailuen bitartez.

Astronautikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutiko aginteak bidai espazialetan ere erabiltzen dira, hainbat misio edo programatan. Hala ere, espazio-ontzi eta aparatu espazialetan urrutiko agintea erabiltzea ez zen eraginkorra, izan ere seinaleak atzerapenarekin iristen ziren.

Gailu elektronikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat gailu elektroniko piztu edo itzaltzeko balio du, hala nola, aire girotua edo argi moderno batzuk. Beste erabilera bat automobila izan liteke.

Eguneroko erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutiko aginteak ezartzen ari dira garaje edo ate automatikoetan ere. Normalean, garajeetako ateetan eta lokal komertzialetako ateetan ikusten da. Behinola, merkataritzetako pertsiana metalikoek eta industria-nabeetako ateek ez zituzten halako automatismoak. Gaur egun, existitzen dira aginte hauekiko aukerak, beharbada seguruagoak direnak.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Fundazioa, Elhuyar. «mando a distancia» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
  3. (Gaztelaniaz) internetparalatinos. (2018-05-21). «Cómo Programar Su Control Remoto De Comcast XR2» Internet Para Latinos (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  4. (Gaztelaniaz) «La tecnología ha revolucionado el ámbito de la cerrajería» LaRepublica.es 2017-08-24 (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]