[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Unbe

Koordenatuak: 43°19′59″N 2°54′56″W / 43.333°N 2.9155°W / 43.333; -2.9155
Wikipedia, Entziklopedia askea
Unbe
Datu orokorrak
Garaiera302 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′59″N 2°54′56″W / 43.333°N 2.9155°W / 43.333; -2.9155
MendikateaUnbeko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAkarlandatik

Unbe mendiak Butroe harana eta Erandioko Goierri auzoa banatzen du. 302 metroko garaiera du. Unbe auzoan kokatuta dago.

Mendia oso ospetsua da Ama Birjina agertu omen zelako 1941ean. Urte horretan Felisa Sistiagari Ama Birjina agertu omen zitzaion bere baserrian (Unbe mendiaren ondoan). Hurrengo agerkundea 1968ean izan zen; oraingoan San Pedro agertu omen zitzaion. 1969ko martxoan berriro agertu zen Ama Birjina. Ordutik, bere etxe ondoko iturriari darion urak sendatzeko balio duela esaten da.

Urte horretan bertan kasua argitara atera zen. Ordutik, hainbat eta hainbat agerpen izaten dira (azkena 1988an). Eta Espainia osotik hainbat eta hainbat erromes joaten da Unbera. Felisa Sistiaga 1990ean hil zen.

Unbe mendia urbanizatuta dago goitik behera. Izan ere, mendiaren postontzitik gertu txaletak daude Unbe-Mendi izeneko urbanizazio pribatuan. Igotzeko lekurik arruntena Akarlandako landetatik da. Igoera oso leuna da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa