Txikipedia:Kanpai
Kanpaiak idiofonoen familiako soinu-tresnak dira.
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurri ezberdinetako metalezko ontziak izaten dira, sasi kono-enbor formakoak. Ahoz behera daudelarik, barnealdean zintzilikaturik mihi edo pieza luzeska bat izaten dute. Ezkilen gisakoak dira.
Nola jotzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenean edo ez zuzenean mihiarekin kanpaiaren pareta jotzen da. Soka sistemen bidez, besoen edo hanken indarrez eragin dakieke.
Non egoten dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpaiak eliza eta etxe ofizialetako dorre edo puntu gorenetan jarriak egoten dira, kanpandorreetan, adibidez.
Zertarako erabiltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abisu eta mezu desberdinak emateko jo izan dira, jendeak ezagutzen dituen kodeak erabiliz. Adibidez, orduen eta eguneko une ezberdinen berri emateko, festetako ospakizunei laguntzeko, arrantzaleei deitzeko, sute baten abisua pasatzeko edo heriotza baten berri emateko jo izan dira.