They Live
They Live | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | They Live |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, action thriller (en) , film distopikoa, lan literario batean oinarritutako filma, thrillerra eta science fiction action film (en) |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Carpenter |
Gidoigilea(k) | John Carpenter |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Larry J. Franco |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Carpenter |
Argazki-zuzendaria | Gary B. Kibbe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
theofficialjohncarpenter.com… | |
They Live (euskaraz Bizirik Daude) 1988ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Ray Nelson idazlearen "Eight O'Clock in the Morning" ("Goizeko Zortziak") kontakizun laburrean oinarritua dago. Roddy Piper, Keith David eta Meg Foster aktoreak antzeztu zuten.
Zinemetan estreinatu eta diru etekin murritzak eta ikusle kopuruarekiko arrakasta gutxi izan arren, bideo-klubetan zinemazaleen artean ospea bereganatu eta kultuzko filma bilakatu zen.
Kritika soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beldurrezko istorioa izateaz gain, mezu filosofiko eta kritika sozial handiko filma ere bada, Mendebaldeko herrialdeetako gizartearen, kapitalismoa, kontsumismoa eta lan prekarietatearen kritika garbia egiten baitu. Kritika 1980ko hamarkadako gizarteari baldin bada ere, gaur egungo gizartearentzat oraindik eta baliozkotasun eta gaurkotasun handiagoa du. Guzti hau protagonista eguzki-betaurrekoak jarri eta iragarki, telebistam egunkari eta aldizkarietako ezkutuko mezu subliminalak ikustean honako esaldietan ikusten da: Obeditu, Ez Jarri Zalantzan Agintea, Ezkondu eta Seme-Alabak Izan, Ez Pentsamendu Independienteari, Kontsumitu, Konformatu Zaitez, Mantendu Lo, Erosi, Gutxiago Pentsatu eta Telebista Ikusi, Irudimenarik Ez, Hau Da Zure Jainkoa (Dollar billetetan) eta abar.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langabezian eta AEBetan barna lanetik-lanera doan John Nada (Roddy Piper) etxegabeak ustekabean pertsonak diren bezalakoak eta inongo itxurakeriarik gabe ikustea ahalbideratzen duten betaurreko batzuk topatu ditu. Haiei esker AEBtako politika munduko eta goi mailako gizarteko pertsona nabarmen eta ahaltsuak aurpegi beldurgarriko estralurtarrak direla ohartuko da, hauen asmoa munduan mezu subliminalak zabaldu eta euren bidez gizakiak esklabo bilakatzea dela jabetuz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roddy Piper: John Nada
- Keith David: Frank Armitage
- Meg Foster: Holly Thompson
- Raymond St. Jacques: Kale predikatzailea
- George 'Buck' Flower: Etxegabea
- Peter Jason: Gilbert
- John Lawrence: Gizon bizarduna
- Susan Barnes: Ilemarroidun emakumea
- Sy Richardson: Beltz iraultzailea
- Susan Blanchard: Xaloa
- Norman Alden: Eraikuntzako kapataza
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Live filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- They Live filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1988ko filmak
- John Carpenterrek zuzendutako filmak
- John Carpenterrek idatzitako filmak
- Roddy Piperrek antzeztutako filmak
- Keith Davidek antzeztutako filmak
- Meg Fosterrek antzeztutako filmak
- Sy Richardsonek antzeztutako filmak
- Tommy Morrisonek antzeztutako filmak
- Larry J. Francok ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Beldurrezko filmak
- Estralurtar inbasioei buruzko filmak
- Ekintza filmak
- Kontakizun laburretan oinarritutako filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- Kultuzko filmak
- Antikapitalismoa