Tadeusz Kantor
Tadeusz Kantor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wielopole Skrzyńskie (en) , 1915eko apirilaren 6a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Krakovia, 1990eko abenduaren 8a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Rakowicki Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Marian Kantor |
Ezkontidea(k) | Ewa Krakowska (en) (1945 - 1961) Maria Stangret-Kantor (en) (1961eko apirilaren 10a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) |
Hizkuntzak | poloniera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, antzerki zuzendaria, eskultorea, eszenografoa, artista bisuala eta aforista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Krakovia |
Jasotako sariak | |
Tadeusz Kantor (Wielopole, Galitzia, Austria-Hungariako Inperioa, 1915eko apirilaren 6a - Krakovia, Polonia, 1990eko abenduaren 8a) poloniar eszenografo eta antzerki-zuzendari bat izan zen.
Krakoviako Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. Pintura eta Eszenografia ikasi zituen, baina antzerkirako egindako lanengatik da batez ere ezagun. 1942an hasi zen antzezlanak idazten, ezkutuan, alemanen okupazio-garaian. 1956an, Cricot 2 Antzokia inauguratu zuen, eta bertako zuzendaria eta buruzagi artistikoa izan zen. Antzoki horretan, literatura-lanen moldaketak egin zituen hasieran, eta bere antzerki-lanenak ondoren. Hainbat sari jaso zituen; besteak beste, Basileako Goethe Fundazioaren Rembrandt saria (1978). Antzerki-lanen artean ditu: Klase hila (1975), Wielopole, Wielopole (1980), Ez naiz sekula itzuliko (1988), Gaur nire urtebetetzea da (1991, hil ondoren estreinatua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tadeusz Kantor |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.