Toulouse-Lautrec Museoa
Toulouse-Lautrec Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Tarn |
Barruti | Albiko barrutia |
Frantziako udalerri | Albi |
Koordenatuak | 43°55′45″N 2°08′35″E / 43.9292°N 2.1431°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1922 |
Kudeatzailea | [[]] |
Izenaren jatorria | Henri de Toulouse-Lautrec |
Bisitariak urtean | 212.238 |
Kontaktua | |
Helbidea | Palais de la Berbie, Place Sainte Cécile, Albi |
Telefonoa | tel:+33-5-63-49-48-70 |
Webgune ofiziala | |
Toulouse-Lautrec Museoa (Musée Toulouse-Lautrec) Frantziako Albi hirian dagoen erakundea da. Bertatik, Henri Toulouse-Lautrec margolariaren lanak zabaldu dira eta bertan bere obraren ondare garrantzitsua gordetzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lautrec hil zenean, 1901an, haren lagunek eta familiarrek haren obra osoa museo desberdinei eskaini zieten. Une hartan Toulouse-Lautrecen lanak eskandalagarriak bezala ikusita zeuden eta museo ospetsuenek ezetz erantzun zuten. Orduan, Adèle de Toulouse-Lautrec kontesak, artistaren ama, Albi herria proposatu zuen. Udalak eskaintza onartu zuen baina Lehen Mundu Gerrak lanak atzeratu egin zituen. Azkenik, 1922ko uztailaren 30an lehenengo erakusketa aretoak ireki ziren.
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa Berbie jauregian dago. Etxe-zahar hau, Erdi Aroan, apezpikuaren erresidentzia izan zen. 1905an estatuaren eskuetara pasa zen eta bi urte geroago Albiko udalarenera. 2012an birmoldaketa lan sakonak bukatu ziren.[1]
Museoaren ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Henri de Toulouse-Lautrec margolariaren lanak. Ia mila dira bertan gordetzen diren lanak: margoak (L'artilleur sellant son cheval (1879), Un examen à la faculté de Paris, Au salon de la rue des Moulins), marrazkiak, kartelak Moulin rouge - La Goulue, e.a. Horietako asko familiak emandakoak dira; beste batzuk erositakoak edo utzitakoak, esaterako Orsay museoak lagatakoak.
- Toulouse-Lautrecen objektuak: ezagunena brandy ezkutatzeko kopa eta botila ezkutatzen zuen makulua.
- Beste artisten lanak: antzinakoak (Francesco Guardi, Georges de La Tour) eta, baita ere, artistaren garaikideak Édouard Vuillard, Pierre Bonnard, Maurice Denis, Paul Sérusier).
- Arkeologiako saila.
- Numismatikako saila.
- Natur zientzietako saila.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez): Toulouse-Lautrec Museoaren webgune ofiziala..