Renfe Aldiriak
Renfe Aldiriak | |
---|---|
| |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Aldiriko trena |
Eskualdeak | Andaluzia Aragoi Asturias Euskal Herria Galizia Gaztela eta Leon Kantabria Katalunia Murtziako Eskualdea Madrilgo Erkidegoa Valentziako Erkidegoa |
Lineak | 67 |
Geltokiak | 893 |
Bidaiariak | 404 623 774 |
Jabea | Espainiako Sustapen Ministerioa |
Webgunea | www.renfe.es/cercanias |
Ustiapena | |
Hasiera | 1989[1] |
Eragilea | Renfe Operadora |
Datu teknikoak | |
Luzera | 3 966,6 km |
Renfe Aldiriak (katalanez Renfe Rodalies, valentzieraz Renfe Rodalia, eta gaztelaniaz Renfe Cercanías) Renfe Operadora eragileak trenbide bidezko hiriarteko iraupen laburreko bidaiak eskaintzeko erabiltzen duen marka komertziala da, hiri nagusiei eta hauen aldiriei zerbitzua emateko. Espainia osoan Renfe Cercanías izena hartzen du zerbitzuak, baina Valentzian Renfe Rodalia[2], eta Bizkaia eta Gipuzkoan Renfe Aldiriak izenak ere ditu.[3][4] Bestalde, Katalunian Kataluniako Generalitateak sortutako Rodalies de Catalunya marka komertzialaren menpe eskaintzen ditu zerbitzuak.[5]
Gaur egun, 18 Renfe Aldiriak sare daude eta horietako batzuk proiektuan daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 12 sareak garatzeko (Madril, Bartzelona, Bilbo, Sevilla, Valentzia, Murtzia, Alacant, Asturias, Donostia, Santander, Cádiz eta Málaga). 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa. Gainera, une horretan beste 3 sare zeuden: Cartagena, Ferrol eta Leon, Renfe FEVEk bide estuan operatuak.[6]
2008ko ekainaren 11n, Zaragozako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen, 2008ko Zaragozako nazioarteko erakusketa baino hiru egun lehenago.[7]
Katalunian, Bartzelonako gune metropolitarreko aldiriko-zerbitzuak huts ugari sufritu zituen, eta horri gaineratuz 2006ko Kataluniako Autonomia Estatutua, zeinaren arabera Kataluniako Generalitateak dauka erkidegoko trenbideen ardura, Generalitateak eta Espainiako Gobernuak adostu zuten kudeaketa Generalitatearen esku uztea. Hala, Generalitateak, zerbitzuen kudeaketaz gain, erregulazioak, planifikazioak, koordinaketak, ikusketak eta tarifikazioak bere gain hartu zituen. Horretarako Rodalies de Catalunya marka komertziala sortu zen 2010eko urtarrilaren 1.an, eta Renfe Operadora eragileari eman zitzaion ustiapena. Gainera, 2011ko urtarrilaren 1.an marka komertzial horri gaineratu zitzaizkion Distantzia Erdiko trenen zerbitzua.[8]
2014ko martxoaren 20an, Tarragonako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.[9]
2014ko martxoaren 24an, Gironako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.[10]
2015eko martxoaren 16an, Lleidako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.[11]
2018ko urriaren 29an, Kordobako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.[12]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineek, oro har, hiri nagusia bere inguruekin lotzen dute, eskuarki probintziarekin.
Lerroak erradialak dira hiriko erdiko geltokian, edo izar formako hiritik igarotzen direnak.
Gainera, ezaugarri hauek ditu:
- Ordutegi kadentziatuak
- Maiztasun handiak
- Hurbileko estazioak
- Tarifikazio berezia, inguruko gainerako garraioekin bateratu ohi dena
- Lotura ona gainerako garraioekin (metroa, tranbia, etab.)
- Hirigunearen zeharkaldia tunel azpian, normalean
Zerbitzua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sare egituratzaileak askotarikoak dira: batzuek line bat dute, Kordoba edo Donostia kasu, eta beste batzuek 9 line, Madril edo Asturiasen kasu. Katalunia izan ezik, lerroek izen hau dute: "c" letra (cercanías, gaztelaniaz), gidoi bat eta linearen zenbakia. Gainera, kolore askotakoak izan daitezke, jarraian agertzen den bezala:
1. linea | 2. linea | 3. linea | 4. linea | 5. linea | 6. linea | 7. linea | 8. linea | 9. linea | 10. linea |
Oraingoz, ez dago C-11 edo goragoko linearik inongo saretan. Kataluniaren kasuan, lineak "R" batez izendatzen dira, eta jarraian, dagokion zenbakia. Halaber, hiriaren arabera, Bartzelona izan ezik, "R" aren eta zenbakiaren artean hiriaren hasierakoa jartzen da. Lleidako lineak obalatuak dira. Bartzelonakoen kasuan, bi mota bereiz ditzakegu: digitu batekoak eta bikoak. Lehenengo kasua aldiriak dira, Bartzelona hiriaren inguruan, eta bigarrenak, berriz, Regionals izenekoak, Kataluniako mugetaraino iristen direnak:
Bartzelonako lineak | Regionals lineak | Tarragonako lineak | Lleidako lineak | Gironako linea |
Bestalde, Asturias, Bilbo, Cartagena, Ferrol, Leon edo Santander bezalako sare batzuetan linea batzuk zabalera metrikoko bideetan operatzen dira, eta ez iberikoan. Hemen, Renfe Fevek korritzen du, eta ez Renfe Aldiriak, aldiriak bezala jarraitzen duten arren. Horregatik, zenbaki bakoitzaren amaieran "f" letra erantsiz seinaleztatzen da.
1. linea | 2. linea | 3. linea | 4. linea | 5. linea | 6. linea | 7. linea | 8. linea | 9. linea |
Flota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sareetan erabiltzen den materiala horientzat espezifikoa da, hau da, ez da aldiriak ez diren beste zerbitzu batzuetarako erabiltzen. Gainera, guztiak gorri kolorekoak dira (laranja, Kataluniaren kasuan) eta Renfe Aldiriaken logotipoekin eta topografiarekin apainduta daude.
Trena | Sareak | Irudia |
---|---|---|
Renfe 442[13] | Madril ( ) | |
Renfe 446[14] | Bilbo Donostia Kordoba Madril Sevilla |
|
Renfe 447[15] | Bartzelona Donostia Girona Murtzia-Alacant Santander Tarragona Valentzia |
|
Renfe 470 | Santander | |
Renfe 450[16] | Bartzelona Madril |
|
Renfe Civia | Asturias Bartzelona Cadiz Girona Madril Malaga Sevilla Valentzia Zaragoza |
|
Renfe 592 | Murtzia-Alacant Valentzia |
Sareak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://elpais.com/diario/1980/01/18/madrid/317046270_850215.html
- ↑ «Cercanías Valencia» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ «Cercanías Bilbao» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ «Cercanías San Sebastián» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ «Rodalies Barcelona» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (1980-01-17). «Un plan de cercanías que enlace el tren con el Metro» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ https://web.archive.org/web/20191223234443/https://www.elperiodicodearagon.com/noticias/noticia.asp?pkid=414975
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Generalitat creará nueve líneas de Cercanías en Tarragona, Lleida y Girona» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Reus y Tarragona contarán con 55 trenes diarios a partir del 20 de marzo» La Vanguardia 2014-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ https://web.archive.org/web/20140319221305/http://www20.gencat.cat/docs/rodalies/Noticies/20140319%20Rodalia%20Girona/Xarxa%20Rodalies%20Girona%20GenCat.pdf
- ↑ (Katalanez) 324cat. (2004-03-01). «Reivindiquen el tren de rodalies entre Lleida i Montsó amb un manifest» CCMA (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Córdoba, Diario. «Villarrubia, Alcolea y El Higuerón están ya unidas por el tren de cercanías» Diario Córdoba (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ Listadotren, Serie 442
- ↑ Listadotren, Serie 446
- ↑ Listadotren, Serie 447
- ↑ Listadotren, Serie 450