Raman Pratasevitx
Raman Pratasevitx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Minsk, 1995eko maiatzaren 5a (29 urte) |
Herrialdea | Bielorrusia |
Bizilekua | Minsk Polonia |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Leinua | House of Protasewicz (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lyceum of the Belarusian National Technical University (en) 2011) Faculty of Journalism of the Belarusian State University (en) |
Hizkuntzak | errusiera bielorrusiera poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | editorea, kazetaria, militante politikoa, erredaktoreburua eta Preso politikoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Europa |
Enplegatzailea(k) | European Radio for Belarus (en) Radio Free Europe/Radio Liberty Nexta (en) |
Kidetza | Young Front (en) |
Raman Dzmitryevitx Pratasevitx[1] (bielorrusieraz: Раман Дзмітрыевіч Пратасевіч) edo Roman Dmitrievitx Protasevitx[1] (errusieraz: Роман Дмитриевич Протасевич) (Minsk, Bielorrusia, 1995eko maiatzaren 5a) bielorrusiar kazetaria eta Aliaksandr Lukaxenkaren gobernuaren aurkako ekintzailea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aliaksandr Lukaxenka Bielorrusiako presidentearen gobernuaren aurkako ekintzailea da gaztetik. 2010eko hamarkadan Lukaxenkaren aurkako protestetan parte hartu zuen. VKontakte sare sozialean Lukaxenkaren aurkako talde baten administratzaileetako bat izan zen 2012ra arte, agintaritzak taldea hackeatu zuen arte. Bielorrusiako Estatu Unibertsitatean Kazetaritza ikastera joan zen, baina hasi eta gutxira kanporatu zuten. 2017an Kurapatyn egin zen baimenik gabeko ekitaldi batean parte hartu izanaz akusatu zuten, baina epaiketan zurigarria zuela frogatu ahal izan zuen.
Nahiz eta kazetari ikasketak ez eduki, Euroradio.fm hedabiderako argazkilari lanetan aritu zen. Horrez gain, Radio Free Europe/Radio Liberty hedabidearen Bielorrusiako edizioan ere egin zuen lan. 2019an Poloniara erbesteratu egin zen. 2020ko urtarrilaren 22an jakinarazi zuen Poloniari asilo politikoa eskatu ziola.
2020az geroztik Nexta Telegrameko informazio kanala kudeatzen zuen Sciapan Pucila sortzailekidearekin batera. 2020ko abuztuan, Bielorrusiako presidentetzarako hauteskundeetan zehar, herrialdeko agintaritzak Interneterako sarbidea eteten saiatu zen. Orduantxe kanala Bielorrusiako gobernuaren aurkako protesten informazio-iturri nagusietako bat bilakatu zen eta protestak koordinatzen hasi zen. 2020ko azaroaren 5ean Pucila eta biak istilu masiboak antolatu izanaz akusatu zituzten. 2020ko azaroaren 19an Bielorrusiako KGBak bien izenak terroristen-zerrendan jarri zituen.
2021eko maiatzaren 23an atxilotu zuen Bielorrusiako poliziak hura zihoan hegazkina desbiderarazi eta Minsken lurrerarazi eta gero.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ Ostolaza, Paulo. (2021-05-23). «Bielorrusiak hegazkin bat lur hartzera behartu du, kazetari bat atxilotzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).[Betiko hautsitako esteka]