[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Planeta erraldoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzki-sistemako lau planeta erraldoiak Eguzkiarekin alderatuta, eskalan jarrita.

Planeta erraldoi masa handia duen edozein planetari deritzo. Irakite-puntu txikiko materialez (batez ere gasez edo izotzez) osatuta egon ohi dira, nahiz eta planeta solido masiboak ere badiren. Eguzki-sisteman lau planeta erraldoi ezagun daude: Jupiter, Saturno, Neptuno eta Urano[1]. Eguzki-sistematik at hainbat exoplaneta erraldoi aurkitu dira beste izarren inguruan orbitatzen.

Batzuetan planeta erraldoiei jupitertar planetak edo planeta jobianoak deritze, Jupiter planetagatik. Bestetan, aldiz, gasezko erraldoi deritze. Hala ere, zenbait astronomok bakarrik Jupiter eta Saturno baino ez dituzte sailkatzen gasezko erraldoien taldean, zeren Urano eta Neptuno izotzezko erraldoien kategorian sailkatzen baituzte.

Masa oso txikiko nano marroien eta gasezko erraldoien (~13 MJ) arteko definizio-ezberdintasunak eztabaidan daude[2]. Batzuen ustez eraketaren araberakoa da; beste batzuen ustez, aldiz, argizagiaren barruko fisikarena. Beraz, zehazteko dago ea historian zehar fusio nuklearra nahitaez gertatu behar den argizagi bat nano marroitzat sailkatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Legarreta Etxagibel, Jon. (2011). «Eguzki-sistemako planeta erraldoien atmosfera» Ekaia 24 zkia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  2. (Ingelesez) Burgasser, Adam J.. (2008ko ekaina). «Brown dwarfs: Failed stars, super Jupiters» Physics Today 61: 70-71 orrialdeak.  doi:10.1063/1.2947658. (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]