Gasezko erraldoi
Itxura
(«Izotzezko erraldoi» orritik birbideratua)
Gasezko erraldoi gasez egindako planetei deitzen zaie, nahiz eta beraien nukleoa izotzezkoa edo harrizkoa izan. Mota horretakoak dira, Eguzki-sisteman, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Azken bi horietan, gas gehiena izoztuta dago, horregatik izotzezko erraldoiak deritze.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasezko erraldoien atmosferak batez ere hidrogenoz eta helioz osatuta daude. Metano arrastoak ere badira Uranoren eta Neptunoren atmosferetan, planeta hauen kolore urdinaren arrazoia.
Osagaia | Jupiter | Saturno | Urano | Neptuno | Lurra |
---|---|---|---|---|---|
Hidrogenoa (H2) | 87 % | 93 % | 83 % | 80 % | 0,000055% |
Helioa (He) | 13 % | 5 % | 15 % | 19 % | 0,000524% |
Metanoa (CH4) | 0,1 % | 0,2 % | 2,3 % | 1,5 % | 0,0001745 |