Peninoak
Peninoak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Cross Fell (en) |
Garaiera | 893 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°42′10″N 2°29′12″W / 54.7028°N 2.4867°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Peninoak edo Penino mendiak[1] (ingelesez: Pennines) Ingalaterran dagoen mendikatea da. Batzuetan "Ingalaterrako bizkarrezurra" deitzen diete.
Peninoak Midlandsen hasten dira, Yorkshire haranetatik, Manchestertik, Lancashire mendebaldetik eta Cumbriatik igarotzen, Cheviot Mendixketan hiltzeko, Eskoziako mugan. Guztira ia 400 kilometroko luzera dute.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pennines izena zeltiarra dela uste dute: "pennioroches", edo "muinoak". Nahiz eta lehendabizikoz XVIII. mendean idatzi zuten, izenaren hedapena nobleteria ingelesari zor diogu, garai hartan, Italiako Apeninoak bisitatu zituztenez. Hala ere, Apeninoen hitzak erro bera du.
Garaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peninoak ez dira mendi garaiak, egi esateko normalean muinoak baino ez dira. Mendirik garaiena, Cross Fell da, 893 metrokoa. Beste mendi nagusiak 585 metroko Mickle Fell eta 415 metroko Whernside dira.