Petr Pavel
Itxura
Petr Pavel (Planá, 1961eko azaroaren 1a) txekiar politikari eta armadako jeneral ohia da, Txekiar Errepublikako presidentea 2023ko martxoaren 8tik.
1983an armadan izena eman zuen eta 1985ean Txekoslovakiako Alderdi Komunistan sartu zen. Txekoslovakia desegin ondoren, Txekiar Errepublikako armadan zerbitzatu zuen, eta estatu nagusiko buru izatera igo zen 2012 eta 2015 artean. 2015etik 2018ra NATOko Batzorde Militarreko presidentea izan zen.
44 urteren ondoren, armadatik erretiratu zen eta 2023ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen. Botoen % 58 lortuta irabazi zuen.
Artikulu hau Txekiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |