Pangrama
Itxura
Pangrama edo esaldi holoalfabetikoa alfabeto jakin bateko letra guztiak gutxienez behin biltzen dituen esaldia da. Pangramak tipoak erakusteko eta esku-idazketa eta mekanografia lantzeko erabili izan dira.
Alfabetoko hitz guztiak behin bakarrik biltzen dituenean pangrama perfektu deritzo.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz pangramak osatzea zaila eman dezake, zeren eta hitz maileguak eta ezohiko hitzak erabili behar izaten baitira euskal alfabetoko 27 letrak esaldi batean biltzeko. Adibideak:
- Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. (47 letra)
- Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera. (57 letra)