Pablo Palazuelo
Pablo Palazuelo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1915eko urriaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Galapagar, 2007ko urriaren 3a (90 urte) (91 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, ilustratzailea eta grabatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Mugimendua | Minimalismoa |
Pablo Palazuelo (Madril, 1916ko urriaren 6a - Galapagar, 2007ko urriaren 3a) espainiar margolari, eskultore eta grabatzailea izan zen. Abstrakzio geometrikoaren ordezkari nagusietako bat. Arkitektura-ikasketak egin zituen Ingalaterran. 1940ko hamarraldian higikunde abstrakzionistaren barruan margotzen hasi zen, Paul Kleeri omenaldia (1948) obrak erakusten duen bezala. 1940. urtearen bukaeran lehenengo marrazki konstruktibista garbiak egin zituen. 1949an diru-laguntza lortu zuen Parisen, eta han geratu zen 1969 arte. Haren garaiko higikunde "informalista" ez bezala, Palazueloren 1950eko hamarraldiko obra abstrakzio geometrikoaren barruan sartzen da: kolore garbiko plano irregularrak espazioan jarrita, bata bestearen gainean edo ondoan, lerro zuzenez eta makurrez zeharkatuak. Haren pinturak erritmo naturalagoetara jo zuen pixkana-pixkana. Hurrengo hamarraldiko bere obrak ere soiltasun eta garbitasun horri eutsi zion, Monroy (1974) sailean edo Bachelard-i omenaldia (1977) obretan ikus daitekeen bezala. Azkeneko urteetan, baina, eskulturek eta grabatuek garrantzi handia hartu zuten bere obran.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Palazuelo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.