Sustrai
Botanikan, sustraia[1], zaina[2] edo erroa[3] klorofilarik gabeko landare-organoa da, landarea finkatzen duena eta horrek hazkunderako behar dituen ura eta gatzak xurgatzen dituena.
Meristemo primarioa kaliptraz babesturik dauka eta sustrai-puntan dago. Enbrioiaren sustraiari sustraixka deritzo eta, garatzen denean, sustrai nagusia eratzen du.[4] Kimu batetik eratzen den lehen sustraia sustrai nagusia da; haren adarrei albo-sustrai esaten zaie. Zenbait espeziek ardatz-formako sustrai handi bakar bat dute, eskuarki beherantz hazten dena eta albo-sustrai ugari dituena. Beste zenbaitek sustrai barreiatuak dituzte, tamaina bertsuko sustrai mehe ugari.
Funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sustraiek hainbat funtzio dituzte, baina hiru dira funtzio nagusiak: xurgapena, eroapena eta ainguraketa.
- Xurgapena: lurreko ura eta gatz mineralak ile xurgatzaileen bidez xurgatzen ditu.
- Eroapena: landarearen zurtoinera eramaten ditu xurgatutako ura eta mantenugaiak, landarea hazteko eta hostoetara eramaten ditu fotosintesia egin ahal izateko.
- Ainguraketa: lurrean hazten diren landareen kasuan, substratuaren granulometriaren arabera, sustraia gehiago edo gutxiago garatu eta adarkatzen da. Sustraien itxura aldatu egiten da landare batetik bestera: arte batek sustraiak lurzoruaren azpitik garatzen ditu, eta makal batek, berriz, kanpotik. Aire-loreen kasuan, sustraiak ainguratze funtzioa betetzeko daude soilik.[5]
Landare-espezie askoren sustraiek elikadura-erreserben biltegi-funtzioak bete ditzakete, hala nola: batata, erremolatxa, manioka eta beste asko.
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sustraiaren egituraren araberako atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sama: lurretik gertuen dagoen sustraiaren atala da.
- Adarkadura gunea: atal horretan, sustraiak banatzen hasten dira.
- Heltze gunea: sustraiaren hazkunde-prozesuan laguntzen duten ile xurgatzaileak ditu.
- Hazte gunea: atal horretatik aurrera, sustraiaren hazkundea gertatzen da.
- Kofia: hor, enbrioi-zelulak muturretik babesten dituzten zelula parenkimatikoen multzoa dago.
Sustraiaren ehun moten araberako atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Epidermisa: sustraiaren gainazaleko geruza da, hau da, sustraiaren azala da.
- Kortexa: epidermisaren hurrengoko geruza da; helburu nagusia mantenugaiak almidoi moduan biltegiratzea du.
- Endodermixa: kortexaren hurrengoko geruza da. Hesi iragazgaitz moduko bat da eta, horri esker, ura barrurantz doa soilik.
- Zilindro baskularra: sustraiaren erdiko geruza da. Barruan xilema eta floema dauzka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «sutrai». Euskaltzaindiaren Hiztegia.
- ↑ «zain». Euskaltzaindiaren Hiztegia.
- ↑ «erro». Euskaltzaindiaren Hiztegia.
- ↑ https://web.archive.org/web/20100314190806/http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_c.htm
- ↑ (Gaztelaniaz) «PARTES de la RAÍZ y sus FUNCIONES - Resumen con esquema» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).