[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sustrai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Treuiller (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:33, 19 azaroa 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Sustraiak Angkorren.

Botanikan, sustraia[1], zaina[2] edo erroa[3] klorofilarik gabeko landare-organoa da, landarea finkatzen duena eta horrek hazkunderako behar dituen ura eta gatzak xurgatzen dituena.

Meristemo primarioa kaliptraz babesturik dauka eta sustrai-puntan dago. Enbrioiaren sustraiari sustraixka deritzo eta, garatzen denean, sustrai nagusia eratzen du.[4] Kimu batetik eratzen den lehen sustraia sustrai nagusia da; haren adarrei albo-sustrai esaten zaie. Zenbait espeziek ardatz-formako sustrai handi bakar bat dute, eskuarki beherantz hazten dena eta albo-sustrai ugari dituena. Beste zenbaitek sustrai barreiatuak dituzte, tamaina bertsuko sustrai mehe ugari.

Sustraiek hainbat funtzio dituzte, baina hiru dira funtzio nagusiak: xurgapena, eroapena eta ainguraketa.

  • Xurgapena: lurreko ura eta gatz mineralak ile xurgatzaileen bidez xurgatzen ditu.
  • Eroapena: landarearen zurtoinera eramaten ditu xurgatutako ura eta mantenugaiak, landarea hazteko eta hostoetara eramaten ditu fotosintesia egin ahal izateko.
  • Ainguraketa: lurrean hazten diren landareen kasuan, substratuaren granulometriaren arabera, sustraia gehiago edo gutxiago garatu eta adarkatzen da. Sustraien itxura aldatu egiten da landare batetik bestera: arte batek sustraiak lurzoruaren azpitik garatzen ditu, eta makal batek, berriz, kanpotik. Aire-loreen kasuan, sustraiak ainguratze funtzioa betetzeko daude soilik.[5]

Landare-espezie askoren sustraiek elikadura-erreserben biltegi-funtzioak bete ditzakete, hala nola: batata, erremolatxa, manioka eta beste asko.

Sustraiaren egituraren araberako atalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sama: lurretik gertuen dagoen sustraiaren atala da.
  • Adarkadura gunea: atal horretan, sustraiak banatzen hasten dira.
  • Heltze gunea: sustraiaren hazkunde-prozesuan laguntzen duten ile xurgatzaileak ditu.
  • Hazte gunea: atal horretatik aurrera, sustraiaren hazkundea gertatzen da.
  • Kofia: hor, enbrioi-zelulak muturretik babesten dituzten zelula parenkimatikoen multzoa dago.

Sustraiaren ehun moten araberako atalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Epidermisa: sustraiaren gainazaleko geruza da, hau da, sustraiaren azala da.
  • Kortexa: epidermisaren hurrengoko geruza da; helburu nagusia mantenugaiak almidoi moduan biltegiratzea du.
  • Endodermixa: kortexaren hurrengoko geruza da. Hesi iragazgaitz moduko bat da eta, horri esker, ura barrurantz doa soilik.
  • Zilindro baskularra: sustraiaren erdiko geruza da. Barruan xilema eta floema dauzka.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «sutrai». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  2. «zain». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  3. «erro». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  4. https://web.archive.org/web/20100314190806/http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_c.htm
  5. (Gaztelaniaz) «PARTES de la RAÍZ y sus FUNCIONES - Resumen con esquema» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]