[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Srulik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Srulik
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

srulik.co.il
Facebook: 61554514392403 Edit the value on Wikidata

Srulik (hebreeraz: שרוליק‎, ˈsʁulik) Israelgo pertsonifikazio nazionala da. Pertsonaia hau Kariel Gardosh (Dosh) komikigileak sortu zuen 1956an[1]. Urte askotan Maariv egunkarian agertzen zen[2].

Hebreeraz, Srulik Yisrael izenaren hipokoristikoa da[3].

Srulik, oro har, tembel kapelaz, sandaliaz eta kaki koloreko galtza motzez jantzita dagoen mutil gazte bat bezala irudikatzen da[3].

Yosef Lapiden ustez, Srulik Israelgo ikurra da, Marianne Frantziako ikurra den bezala, John Bull Britainia Handiko ikurra eta Osaba Sam Ameriketako Estatu Batuetako ikurra[2].

Batzuetan Handalarekin alderatzen zaio, geroago agertu zen Palestinako pertsonifikazio nazionala dena, eta Handalarekin batera agertu da hainbat horma-iruditan[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Helman, Anat. (2011). A Coat of Many Colors: Dress Culture in the Young State of Israel. Academic Studies Press, 21 or. ISBN 978-1-64469-326-1. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. a b (Ingelesez) Greenberg, Joel. «Kariel Gardosh, 79, Who Created Israeli Icon» The New York Times 2000-03-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. a b (Ingelesez) Matlow, David. «Treasure Trove: David Matlow looks at ‘Srulik’, a little boy from Israel’s early days» The Canadian Jewish News 2023-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  4. (Ingelesez) Gil Stern Stern Zohar. «Guest Columnist: Srulik, meet Handala» The Jerusalem Post 2011-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.