[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Spa (Belgika)

Koordenatuak: 50°29′32″N 5°51′44″E / 50.49228°N 5.86221°E / 50.49228; 5.86221
Wikipedia, Entziklopedia askea
Spa
Valoniako udalerria
Administrazioa
Estatua Belgika
Eskualdea Valonia
Probintzia Lieja
Postakodea4900
NIS/INS kodea63072
Geografia
Koordenatuak50°29′32″N 5°51′44″E / 50.49228°N 5.86221°E / 50.49228; 5.86221
Spa is located in Belgika
Spa
Spa
Eremua264 km²
Demografia
Biztanleria10.544 biztanle
Dentsitatea39,94 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea
Telefono aurrizkia087
Ordu-eremuaUTC+01:00
WebguneaWebgune ofiziala

Spa (Belgika), Belgikako hegoaldeko udalerria da, Valoniako Lieja probintzian dagoena. 2011ko erroldaren arabera, 10.544 biztanle ditu.[1]

Erromatar Inperioaren garaian udalerri hau bere bainu, iturri eta ur termalengatik ezaguna zen. Bertsio batzuen arabera gaur egungo ur eta igerilekuetan oinarritzen den aisialdi eta erlaxazio tratamenduetan datzan spa (valonieraz: Spå) izena udalerri honen izenetik eratorria litzateke.

Lehen Mundu Gerran zehar alemaniar goi buruzagitzak bere egoitza udalerri honetan ezarri zuen, bertan gerra ekintzak antolatu eta Gilen II.a kaiserra ere bertan bizitu izan zelarik.

    Datu klimatikoak (Spa)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 5 8 12 17 19 21 20 18 13 7 5 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1 -2 1 3 7 9 11 11 9 6 2 -1 4.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 97 84 79 81 76 99 112 99 84 94 99 109 1112.5
Iturria: Weatherbase [2]

Gaur egun Spa udalerria Circuit de Spa-Francorchamps zirkuituaren kokalekua izateagatik ospetsua da, hau 1 Formulako Belgikako Sari Nagusiaren egoitza delarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Direction générale Statistique et Information économique. 2011ko errolda
  2. Weatherbase: Historical Weather for Spa, Belgium. Weatherbase. Retrieved on November 24, 2011.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]