Siboglinidae
Siboglinidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Annelida |
Klasea | Polychaeta |
Ordena | Sabellida |
Familia | Siboglinidae Caullery, 1914 |
Generoak | |
Siboglinidae edo Pogonoforoak (Pogonophora, latinetik pogon, bizarra, eta phora, eraman), oso gutxi ezagutzen den animalia banaketa bat da. Banaketa honetako animaliak, zizare itxurakoak dira, hodi formakoak. Ez ziren 1900 arte aurkituak izan. Urte honetan aurkitu ziren aleren batzuk, Indonesiako kostaldeko sakonera handietan eginiko dragatuen bidez.
Itsasondoetan bizi ohi dira, 200 metro baino gehiagoko sakoneratara, Baldintza honek, euren hauskortasunari lotua, banaketa honetako animalien azterketa zailtzen du. Animalia sesilak dira, eta eurek egiten dituzten kitinazko hodi bertikaletan bizi dira. Euren forma zizareena bezalakoa da, gorputz zilindriko batekin. Euren gorputza, burua, enborra eta opistosoman banatzen da (1963 arte deskribatua izan ez zena). Buruak, garro kopuru aldagarri bat du, banaketari izena ematen diotenak direnak.
Talde honen ezaugarri nagusienetako bat, ahorik eta liseri hodirik ez izatea da. Egia esan, sufreko bakterio kimioautotrofoekin duten mutualismoari esker elikatzen dira. Bakterio hauek, hidrogeno sulfuroa herdoiltzen dute, pogonoforoari, honek elikatzeko behar duen energia emanez. Bakterioak trofosoman daude, enbrioiaren liseri hodiaren erdialdeko zatitik eratorria den organo batean (gainontzeko liseri hodia, heldutasunera iritsitakoan galtzen da). Honegatik, hidrogeno sulfuroan aberatsak diren tokietan bizitzeko beharra dute, ia bizidun gehienentzako, ezin biziriko tokiak direnak, jatorri bolkanikodun pitzadura ozeaniko hidrotermalak bezala.
Pogonoforoen postu filogenetiko oraindik ez dago batere argi, itxuraz, anelidoekin lotuta dauden arren. Bi klasetan banatzen dira: Perviata eta Vestimentifera. Azken hauek, tamaina handiak hartzen dituzte (1,5 metro Riftia pachyptila espeziaren kasuan) eta sakonera handiagoetan bizi dira. Aditu batzuek, vestimentiferoek beste banaketa ezberdin bat osatzen dutela diote, beste batzuek, Annelida banaketaren barnean sartzen dituzte. Kasu honetan, hasiera batean, Pogonophora klaseko partaide bezala aipa daitezke, berrikiago, opistosoma aurkitu dela eta (duela gutxirarte harrapaketetan galtzen zen), Pogonophoridae familia bezala jartzen da Polychaeta klaseko Sabellidae ordenaren barnean. Honen alde eginez, McHughek (1997) ADNaren sekuentziazioaren frogak gehitzen ditu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siboglinidae |