[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kimiolitotrofo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimiolitotrofoak (kimioautotrofoak ere deituak) haien energia materia inorganikoa oxidatuz lortzen duten organismoak dira. Bizidunen artean, bakterio batzuek besterik ez dute materia inorganikoa oxidatzeko ahalmena. Bakterio hauek materiaren ziklo biogeokimikoetan parte hartzen dute (karbonoarena, nitrogenoarena zein sufrearen zikloetan).

Bizidun kimiolitotrofo gehienak autotrofoak dira, hots, haien karbono-iturria atmosferako CO2 da. Landare eta algen antzera, CO2 hori Calvin zikloaren bidez finkatzen dute.

Kimiolitotrofoek oxidatzen dituzten molekula inorganiko ohikoenak hauek dira: NH3, NO2-, H2 eta sufrearen molekula erreduzituak (H2S eta S).

Bakterio kimiolitotrofo garrantzitsuenen artean hauek aipa daitezke:

  • sufrearen bakterio koloregabekoak: H2S eta sufrea (S) oxidatzen dute, sulfatoak (SO4-2) sortuz. Sufrearen zikloan funtsezko zeregina betetzen dute, materia organikoaren deskonposizioan agertzen den H2S-a landareek asimila dezaketen SO4-2 bihurtzen baitute. Beggiatoa eta Thiobacillus dira talde honetako bakterioak.
  • nitrogenoaren bakterioak: talde honetan nitrogenozko konposatu erreduzituak (NH3, NO2-) oxidatzen dituzten bakterioak daude (Nitrosomonas, Nitrobacter...). Oxidatzen duten NH3 sarritan materia organikoaren deskonposizioaren ondorioz (ustelketa prozesuan) sortzen da.
  • burdinaren bakterioak: burdin konposatuak oxidatzen dituzte
H2 + ½O2 → H2O + 57 kcal/mol

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]