[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sertorio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sertorio

Erromatar gobernadorea


Pretore


Kuestore

Bizitza
JaiotzaNorcia, K.a. 123
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaOsca (en) Itzuli eta Huesca, ezezaguna (2145/2146 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Arausio (en) Itzuli
Sertorioren gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPopulares

Kinto Sertorio (latinez Quintus Sertorius) (Nursia, Sabina, K.a. 123Oska, K.a. 72[1]) Antzinako Erromako politikari eta jenerala izan zen, Erromatar Errepublikaren amaiera aldekoa.

Marioren agindupean hasi zen armadan K.a. 102an, non teutoiak garaitu zituzten Aquae Sextiaeko batailan. K.a. 97 Hispanian zegoen, eta K.a. 91an Galia Zisalpinoan. Erromara itzulirik, ezin izan zuen tribuno postua lortu Silak aurka egin zuelako. Mariotarren alde jo zuen orduan Sertoriok, Mariori buruz oso iritzi kaxkarra bazuen ere. K.a. 87an, Mariok eta Zinak eragindako sarraskiak ahal bezala murrizten saiatu zen.

K.a. 83an, Sila ekialdetik bueltatzerakoan, Sertorio Hispaniara joan zen, non Marioren taldea ordezkatu zuen, kargu edo ardura zehatzik jaso gabe. Silak Pirinio aldera jotzean, Sertoriok Iparraldeko Afrikara egin zuen alde. Mauretanian, Silaren jeneralak garaitu zituen, eta Tinigis hiria hartu ahal izan zuen. Arrakasta honi esker, Lusitaniako herriek, Silaren armadek zapaldurik zeudenak, dei egin zioten silatarrei aurre egiteko.

Hizlari trebea eta borrokalari ausarta izanda, tribuek behar zuten gizona izan zen. Hanibal berria deitu zioten. Erromatar iheslari askok ere haren alde jo zuten. Tropa horiekin Silaren armadak berriro menderatu zituen. Zezilio Metelo jeneral silatarrak probintziatik kanpo atera behar izan zuen.

Sertorio eta zaldien adibidea. Hans Holbein Gaztea, 1540 aldean. Adibide honen bidez, Sertoriok hispaniar aliatuei azaldu zien nola, zaldiaren buztana osorik ez baina zurdaz-zurda erauzi daitekeen bezala, era berean erromatar armada azpiratzeko gerrilla-taktikak erabili behar ziren[2].

Sertorioren helburua gobernu egonkorra antolatzea izan zen, tribuen onarpenarekin eta Erromako ereduan oinarritua. Erromatarrek eta hispaniarrek osatutako senatua antolatu zuen. Bizkartzainak hispaniarren artean hautatu zituen. Halaber, Oska hirian nobleen semeentzako eskola eraiki zuen, erromatar heziketa jaso zezaten.

Hori zela eta, ospe handi lortu zuen tribuetan. 6 urtez Hispania gobernatu zuen. K.a. 77an, halere, erromatarrek Ponpeio Handia bidali zuten Sertoriori kontra egitera. Nolanahi ere, Sertorio ez zen erraz harrapatzen zen horietakoa. Saguntum hiriaren ondoan Erromatar legio batuak garaitu zituen. Ponpeiok errefortzuak eskatu behar izan zituen.

Sertoriok Mediterraneoko piratekin eta Pontoko Erresumako Mitridates VI.arekin hitzarmenak zituen. Italiako esklabo matxinatuekin ere loturaren bat bazeukan. Borroka guztietan garaile atera bazen ere, haren armadetako hispaniarren eta erromatarren artean jelosia hazi zen. K.a. 72an, adiskideek hil egin zuten otordu batean[3].

Sertoriori eskainitako inskripzioa. Museu de Belles Arts de València.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]