[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sebastian Brant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Brant

Bizitza
JaiotzaEstrasburgo, 1458 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaEstrasburgo1521eko maiatzaren 10a (egutegi gregorianoa) (62/63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Elisabeth Bürgis (en) Itzuli  (1485 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBasileako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaLegum Doctor (en) Itzuli
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Goi Erdi Aroko alemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kanta-idazlea, legelari-poeta, filosofoa eta idazlea
Lantokia(k)Basilea eta Estrasburgo
Enplegatzailea(k)Basileako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: cee46985-8faf-4380-8d2f-f8c9595509cf Edit the value on Wikidata

Sebastian Brant (edo Brandt) (Estrasburgo, 1457 edo 1458 - ibidem, 1521eko maiatzaren 10) alemaniar humanista izan zen.

Filosofia, zuzenbidea eta latina ikasi zituen Basileako Unibertsitatean. Hasieran Neolatinen poesia idazten nabarmendu zen, eta gero bere lana eta beste autore batzuen olerki latindarrak alemanera itzuli zituen. Bere lan nagusia Das Narrenschiff (Eroen ontzia) izeneko satira izan zen, non garaiko bizioak eta ahuleziak kritikatu zituen Inprimategi batean ere lan egin zuen eta jurisprudentzia lan ugari idatzi zituen.

1500. urtean sindiko kargua jaso zuen Estrasburgon, eta 1502an Maximiliano I.a Habsburgokoa enperadoreak kontseilari inperial izendatu zuen. Katoliko tolerantea izan zen protestanteekin eta ideologia kontserbadorekoa. Errekonkistaren amaiera goraipatu zuen Espainian, eta turkiarrak Europatik kanporatzeko eskatu zion Maximilianori. Elizaren gehiegikeriak ere kritikatu zituen.

1501ean Aesopi Appologi sive Mythologi cum quibusdam Carminum et Fabularum additionibus izeneko fabula eta istorio herrikoien bilduma argitaratu zuen.