Satrustegi dorrea
- Artikulu hau Igeldoko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Satrustegi (argipena)».
Satrustegi dorrea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′03″N 2°00′25″W / 43.31755°N 2.00697°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1883 - 1884 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 40 |
Satrustegi Dorrea Donostian dagoen eraikina da, Igeldo mendiaren magalean kokatua, Ondarreta hondartza inguruan dauden etxeen artean. Arkitektura eklektiko historizistaren adierazle da. Patrizio Satrustegi baroiak eraikiarazi zuen, eta hasieran Tokieder izena izan zuen[1].
1995eko ekainaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Satrustegi Dorrea bizileku izateko eraiki zen 1883-84an, Igeldoren magaleko Arbizketa baserriaren eta auzoko Florindegiren lurretan[2].
Inguruan lorategia dauka, Ducasse-k egina, zuhaitz eta bidexkaz beteta.
Lau solairuko eraikina da, harlanduz egina. Erdian eraikin nagusia dago eta horren bi aldetara dorre bana. Bi dorre horiek hexagono itxura dute eta goiko aldea almenaz hornituta. Sarrera nagusian eskailera bikoitza dago, lorategitik atarira doana, eta atarian bi dorreak batzen dituen terraza.
Eraikinaren barruko aldearen banaketa erdiko hutsunearen inguruan egina dago, lehen solairutik aurrera. Aipatzekoak dira barruko zurezko zoladura eta enpanelatuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tellabide, Josu; Agirresarobe, Asier; 101 bazter Donostiako (44 or.), Alberdania, ISBN 978-84-9868-003-4
- ↑ id.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |