[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sophia Myles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sophia Myles

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSophia Jane Myles
JaiotzaLondres1980ko martxoaren 18a (44 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaPeter Myles
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
The Green School (en) Itzuli
Fox Primary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

sophiamyles.org
IMDB: nm0617009 Allocine: 87167 Rottentomatoes: celebrity/sophia_myles Allmovie: p271748 TCM: 546673 TV.com: people/sophia-myles
Musicbrainz: 07b403e7-c391-4e88-afbb-0dd6d0ea478d Edit the value on Wikidata

Sophia Myles (Londres, 1980ko martxoaren 18a) Ingalaterrako aktorea da, Thunderbirds filmean Lady Penelope Creighton-Warden papera betetzeagatik eta Transformers: Age of Extinction filmean Darcy izateagatik ezaguna. Hallam Foe filmean egindako lanarengatik emakumezko aktore onenaren Eskoziako BAFTA saria jaso zuen[1].

Doctor Who telesaileko atal batean Madame de Pompadour izan zen[2].

Londresko Notting Hill auzoan hazi zen eta 11 urte zituela familia Isleworthera aldatu zen. Ikasketetan ona izanik Cambridgeko Unibertsitatean filosofia ikasketak egiteko hartu zuten baina Sophia Mylesek aktore ibilbidea hobetsi zuen, 16 urterekin The Prince and the Pauper telesaileko lau ataletan aritu zela eta animaturik[3].

Lehenengo paper protagonista 2002an izan zuen, The Abduction Club filmean. 2003an Underworld film arrakastatsuan aritu zen Kate Beckinsalerekin batera, Erika pertsonaia izan zen, eta haren jarraipena zen Underworld: Evolution filmean ere paper bera bete zuen[4].

2006an Doctor Who telesaileko "The Girl in the Fireplace" ataldean agertu zen Madame de Pompadourren paperean[2]. Denboraldi hartako atal onena izan zela esan izan da[5]. Moonlight telesailean Beth Turner izan zen 2007-2008 denboraldian, harik eta telesaila amaitu zen arte. Beranduago A Discovery of Witches telesailean ere aritu da.

Laburmetraiak ere egin ditu; Two Words (2018) eta November 1st (2019) laburmetraietan egindako lanarengatik sariak jaso zituen[6].

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1999 Mansfield Park Susan Price
Guest House Paradiso Saucy Wood Nymph
2001 The Life and Adventures of Nicholas Nickleby Kate Nickleby
From Hell Victoria Abberline
2002 The Abduction Club Anne Kennedy Protagonista
2003 Underworld Erika
Out of Bounds Louise Thompson
2004 Thunderbirds Lady Penelope Creighton-Ward
2006 Tristan & Isolde Isolda
Underworld: Evolution Erika
Art School Confidential Audrey
Covert One: The Hades Factor Sophie Amsden
Dracula Lucy Westenra
2007 Hallam Foe Kate Breck
2008 Outlander Freya
2009 Etienne! Sophia Myles Kameoa
2012 A Sunny Morning Grace Laburmetraia
2013 The Damned Lauren
2014 Transformers: Age of Extinction Darcy Tirrel
Blackwood Rachel Marshall
2018 Two Words Victoria Laburmetraia
Firestorm Laura Ahotsa
2019 November 1st Caroline Laburmetraia
2020 Listen Ann Payne
2021 Decrypted Beth Barnes
All That Glitters Margaret Laburmetraia
2022 Disarm Megan Granger Laburmetraia
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1996 The Prince and the Pauper Lady Jane Grey 4 atal
1998 Big Women Saffron atal bakarra
1999 Oliver Twist Agnes Fleming 2 atal
2000 Close and True Marie James atal bakarra
2001 Heartbeat Heather Conway atal bakarra
2002 Foyle's War Susan Gascoigne atal bakarra
2003 Coming Up Nina atal bakarra
2005 Colditz Lizzie Carter Both 2 atal
2006 Agatha Christie's Marple Gwenda Halliday atal bakarra
2006 Doctor Who Madame de Pompadour atal bakarra
2006 Extras Defence Lawyer atal bakarra
2007–2008 Moonlight Beth Turner 16 atal
2010 Spooks Beth Bailey 8 atal
2014 Crossing Lines Dr. Anna Clarke 2 atal
2014 Our Zoo Lady Katherine Longmore 6 atal (guztiak)
2018–2021 A Discovery of Witches Rebecca Bishop 8 atal
2021 A Very British Scandal Louise Campbell 2 atal
2023 Silent Witness Laine Cassidy 2 atal
2024 McDonald & Dodds Geraldine Bridget DeVere atal bakarra
Urtea Artista Abestia
2002 Bush "Inflatable"
2003 Ronan Keating "Love Won't Work (If We Don't Try)"
2006 Gavin DeGraw "We Belong Together"
Urtea Audioa Pertsonaia Oharrak
2006 Rainbow Magic Narratzailea 5 audioliburu
2012 Afternoon Drama Fiona atal bakarra
2014, 2018 Panorama Narratzailea 2 atal
2018 Doctor Who: The Fourth Doctor Adventures Rania Chuma 2 atal

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hallam Foe (2007) Awards & Festivals» mubi.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  2. a b (Ingelesez) The Girl in the Fireplace print | Doctor Who. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  3. (Ingelesez) Husband, Stuart. (2007-08-05). «Curtain call for Miss Myles» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  4. (Gaztelaniaz) «Erika» Wiki Underworld (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  5. (Ingelesez) Marnell, Blair. (2023-11-22). «Doctor Who: David Tennant’s Best Episodes» Fandom (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  6. (Ingelesez) Michael. (2020-01-15). «BAFTA: "November 1st" Stars Lindsay Duncan, Sophia Myles & Clint Dyer» indieactivity (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]