Solarte
Solarte | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ispaster |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′59″N 2°32′23″W / 43.34972°N 2.53972°W |
Garaiera | 204 metro |
Solarte Ispasterko auzoa da,
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gallete auzoaren ondoan dago, eta bertako biztanleek oraindik Gallete eta Solarte auzoetako baserriak bereizteko gai diren arren, Ispasterko udal agirietan bi auzuneak "Gallete-Solarte" izendatu ohi dira[1]. Euskaltzaindiaren EODAn Solarte-Gallete ageri da[2]
"Solarte kofradia" izeneko egituran, honako etxeak sartzen dira: Txumutegi (Zumetegi) Beaskoa, Txumutegi Goikoa, Agirre Solarte (Agarre), Solarte Goitia, Solarte Zelaia, Solarte Aldekoa, Arteaga, Atxabal, Adorriaga, Etxebarrieta, Argin Goikoa (errota), Argin Behekoa, Haize Errota, Garro (Erkiaga).[1]
Solarte auzoan dago Damazulo izeneko haitzuloa,[3] Jose Miguel Barandiaranek jasotako kondairen arabera Mari jainkosaren bizilekuetako bat zena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cristobal Colonekin ibilitako Juan Antxia Agirre Solarte baserriko semea zela esaten da. Parrokian, bestalde, eserlekuen azpian gelditzen diren hilobi-harlauza zaharrenen artean "Agirre Solarte 1616" dioen bat dago.[1]
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
106 | 104 | 104 | 105 | 105 | 95 | 91 | 86 | 83 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ispasterko auzoak | ||
---|---|---|
Arropain· Artika · Barainka · Elexalde Ispaster · Gallete · Gardata · Kortazar · Kurtziaga · Larrinaga · Mendazoa · Solarte · Soloaran |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ a b c 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).