[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nicolas Viar Eguzkitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicolas Viar Eguzkitza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicolás de Viar y Egusquiza
JaiotzaBilbo1865eko apirilaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1945eko martxoaren 17a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta poeta
KidetzaEuskal-Erria elkartea
Genero artistikoadramaturgia
olerkigintza
kostunbrismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Nicolas Viar Eguzkitza (Bilbo, 1865eko apirilaren 16a- ib.,1945eko martxoaren 17a[oh 1]) idazle eta politikari abertzalea izan zen. Miguel Unamunoren ikaskide izan zen Bizkaiko Institutoan. Abokatua, zinegotzia eta idazle emankorra, mende aldaketako euskal bizitza politikoan eta lehenbiziko Eusko Jaurlaritzan aktiboki parte hartu zuen.

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal-Erria elkarte foruzaleko kide izan zen, batzordekidea 1886tik eta Bilboko udalean zinegotzi elkarteko kide gisa. 1899an Euskal-Erria elkarteko korronte batek eta EAJk bat egin zutenean sortutako Euskal Zentroko idazkari aukeratu zuten. Lagun izan zuen Sabin Aranaren heriotzaren ondoren, 1906an bere ideia liberalengatik EAJtik kaleratua izan zen.

1936an Jesus Maria Leizaolak lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren zuzenbide-batzorde aholku-emailearen kide izendatu zuen. Bere independentzia politikoa mantendu zuen beti, baita partaide zen gobernuarekiko ere, Wakonigg Austriako kontsula defendatu baitzuen, espioitzaz salatua izan ondoren exekutatua izango zena. Bilboren erorketaren ondoren, Agirreren gobernuan parte hartzeagatik kartzela-zigorra jaso zuen.

Bere obraren gehiena bilbotar kostunbrismoan kokatzen da, zeinean antzerkia, poesia eta kontakizun laburrak nabarmentzen diren. Antzerki nazionalistaren eta "antimaketismo" literarioaren adierazgarri nagusienetakoa izan zen.

Euskalduna aldizkarian eta Resurreccion Maria Azkuek euskal letren lantzea sustatzeko xedearekin sortutako Ibaizabal astekarian idatzi zuen. Euskal-Erria elkarteko argitalpena zen La Unión Vasco-Navarra egunkarian ere kolaboratu zuen. Hedabide honetan "Euskaria" poema abertzalea argitaratu zuen 1886an eta "Pachi, el de los paliques" bere pertsonaia ezaguna ezagutzera eman zuen.

Los Paliques de Pachico

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Pachico Achalandabaso", Bilboko Zazpikaleetako Dendarikalean tailerra duen zapatari burutsua, Viarrek sortutako pertsonaiarik ezagunena izan zen. Lehenbizikoz Tercero sin principal antzerki-lanean agertu zen bigarren mailako pertsonaia moduan. Bere abentura eta desbenturak Euzkadi egunkarian argitaratu ziren kontakizun labur gisa eta 1932an liburu batean bilduak izan ziren.

  • Euterpe fúlgida, 1897 (Óscar Rochelten kolaborazioarekin)
  • ¡Ospa! ¡Ospa!, 1905;
  • La marcha de las antorchas, 1906;
  • Tercero sin principal,1909 (José María Marurirekin idatzitako obra);
  • Tutti contenti, 1911;
  • Alma vasca, 1911;
  • A mal dar, 1912;
  • Nerea, 1912;
  • Maite, 1913;
  • ¿Me caso?, 1913;
  • Manu Soro, 1914 (Sabino Aranari buruzko obra, Emiliano Arriagaren kolaborazioarekin);
  • Un chimbo, 1920
  1. Iturri batzuen arabera 1947an hil zen

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]