Nitrilo kautxu
Nitrilo kautxu | |
---|---|
Mota | Kopolimero eta synthetic rubber (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9003-18-3 |
EC zenbakia | 618-357-1 |
ECHA | 100.107.385 |
Nitrilo kautxua, NBR eta akrilonitrilo-butadieno kautxu izenez ere ezaguna, akrilonitrilozko eta butadienozko kopolimeroa da[1]. Izen komertzialen artean Perbunan, Nipol, Krynac eta Europrene aipa daitezke.
Kopolimero honek oso propietate egokiak ditu olioarekiko, erregaiekiko eta beste produktu kimiko batzuekiko erresistentea baita. NBRa automobilgintzan eta aeronautikan erabiltzen da erregai- eta olio-mahukak, zigilatzaileak eta erregai-tanke autozigilatzaileak egiteko eta industria nuklearrean babes-eskularruak egiteko.
Tenperatura altuetan, 40-180 °C bitartekoetan, NBR oso egonkorra da eta material ezin hobea da aplikazio aeronautikoetarako[2]. Produtu moldekatuak, oinetakoak, itsasgarriak, belakiak, apar hedatuak, tapizak eta lanpasak egiteko ere baliatzen da.
Beren erresistentziaren ondorioz, nitrilozko kautxua material erabilgarria da erabili eta botatzeko eskularruetarako izan laborategikoak, garbiketarakoak edo azterketarakoak. Nitrilo kautxua kautxu naturala baino erresistenteagoa da olio eta azidoekiko, baina malgutasun txikiagoa du. Beraz, nitrilo kautxuzko eskularruak kautxu naturalezko eskularruak baino erresistenteagoak dira zulaketekiko, bereziki azken horiek degradatzen badira produktu kimikoen edo ozonoaren eraginpean egoteagatik. Gainera, nitrilo kautxuak kautxu naturalak baino erreakzio alergiko eragiteko aukera txikiagoa da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.iso.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ Physical properties of polymer handbook. (2nd ed. argitaraldia) Springer 2006 ISBN 978-0-387-31235-4. PMC 619279219. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ (Ingelesez) Threadingham, Desmond; Obrecht, Werner; Wieder, Wolfgang; Wachholz, Gerhard; Engehausen, Rüdiger. (2011). «Rubber, 3. Synthetic Rubbers, Introduction and Overview» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).