Neko Case
Neko Case | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1970eko irailaren 8a (54 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Emily Carr University of Art and Design (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, musikagilea, gitarra-jotzailea, kantugilea eta abeslaria |
Kidetza | The Corn Sisters (en) The New Pornographers |
Genero artistikoa | indie rock americana countrya |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra pianoa perkusio instrumentua ahotsa |
Diskoetxea | Anti- (en) Bloodshot Records |
nekocase.com | |
Neko Richelle Case (Alexandria, Virginia, 1970eko irailaren 8a) estatubatuar egile abeslaria da, bai bakarka, bai New Pornographers indie rock taldean aritzen dena.
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika estilo ugaritan aritutako artista da. Hasierak Kanadako giro unibertsitarioko punk taldeetan bateria jotzen eman zituen, ondoren, nolabait miresten zituen Patsy Cline eta Loretta Lynnen bidea jarraituta country musikara hurbiltzeko, janzkera retroarekin gainera. Behin, Nashvillen beroak jota abesten zegoela, alkondara kendu eta bularretakoan geratu zen; countryaren lobby maskulino tradizionalak ez zion barkatu eta betiko ukatu zion sarrera musikaren tenplu den hiri hartan.[1]
Gertakari hark eraginda akaso, bere musika power pop eta indie rock soinu modernoagotara bideratu zuen, bai The New Pornographers kanadiarrekin, bai bakarka. Ohiko musikariez gain, AEBetako americana eta rock giroko izen handiez inguratu da diskoak osatzeko, hala nola Calexico taldeko Joey Burns eta John Convertino, The Sadies, M. Ward, Laura Veirs, k. d. lang edota Mark Lanegan.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Virginian (Her Boyfriends-ekin; Kanada: Mint Records; AEB: Bloodshot Records, 1997)
- Furnace Room Lullaby (Her Boyfriends-ekin; Kanada: Mint Records; AEB: Bloodshot Records, 2000)
- Canadian Amp (EP) (Lady Pilot, 2001)
- Blacklisted (Kanada: Mint Records; AEB: Bloodshot Records; EB: Matador Records, 2002)
- The Tigers Have Spoken (Kanada: Mint Records; AEB: Anti- Records, 2004)
- Fox Confessor Brings the Flood (AEB: Anti- Records, 2006)
- Middle Cyclone (AEB: Anti- Records, 2009)
- The Worse Things Get, the Harder I Fight, the Harder I Fight, the More I Love You (2013)
- Hell-On (2018)
Maow-ekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- I Ruv Me Too (7" EP) (US: Twist Like This Records, 1995)
- Unforgiving Sounds of Maow (Kanada: Mint Records, 1996)
The Corn Sisters-ekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Other Women (Kanada: Mint Records, 2000)
The New Pornographers-ekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mass Romantic (Kanada: Mint Records; AEB & EB: Matador Records, 2000)
- Electric Version (Kanada: Mint Records; AEB & EB: Matador Records, 2003)
- Twin Cinema (Kanada: Mint Records; AEB & EB: Matador Records, 2005)
- Challengers (Matador Records, 2007)
- Brill Bruisers (Kanada: Last Gang Records; AEB & EB: Matador Records, 2014)
- Whiteout Conditions (Concord Music Group, 2017)
- In the Morse Code of Brake Lights (Concord Records, 2019)
The Sadies-ekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Make Your Bed/Gunspeak/Little Sadie (7") (AEB: Bloodshot Records, 1998)
- My '63 / Highway 145 (by Whiskeytown) (Split 7") (AEB: Bloodshot Records BS 037, 1998)
k.d. lang eta Laura Veirsekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- case/lang/veirs (2016)[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Muñoz Oñederra, Igor. Neko Case. Alea, 2019-06-17, CC BY-SA 3.0, alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ Lizarralde, Mikel. Izen propioak, hizki txikitan. Berria, 2016-06-26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).