Laura Veirs
Laura Veirs | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Colorado Springs, 1973ko urriaren 24a (51 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Portland |
Hezkuntza | |
Heziketa | Carleton College (en) : geologia General William J. Palmer High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa mandarin estandarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, itzultzailea, soinu banda konpositorea eta haur literaturaren idazlea |
Kidetza | case/lang/veirs (en) |
Genero artistikoa | pop musika pop rock alternative country (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa pianoa banjoa |
Diskoetxea | Nonesuch Bella Union (en) |
lauraveirs.com | |
Laura Pauline Veirs (Colorado Springs, Colorado, 1973ko urriaren 24a) estatubatuar egile abeslaria da.
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laura Veirs countrya, folka, musika klasikoa eta popa entzunez hazi zen, baina bere lehenengo musika proiektuak oso bestelako bideetatik jo zuten. Rair Kx punk taldea osatu zuen beste emakume batzuekin, 1996an, baina berehala jo zuen txikitan entzundako musikara, eta 1999an hasi zen, ahots eta gitarra hutsarekin grabatutako disko batekin.[1]
Horren ondoren disko mordoxka atera ditu, folk eta pop intimistaren artean mugitzen direnak, eta denbora horrek guztiak kantugintzan sakontzeko balio izan dio Veirsi. "Orain dela hogei urte, punk taldearekin hasi nintzenean, ez nuen, inondik ere, kantu beraren bost aldaera idatziko. Baina orain badakit zein moldagarriak izan daitezkeen hitzak eta melodiak. Musikari gisa, tresna gehiago ditut, eta bertsio asko idazten ditut, egokiena bilatu arte", adierazi zuen 2018an. Horretarako aukera eman dio etxean lanerako gela bat izateak, eta "egunero-egunero" bertan aritzeak.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bakarka
- 1999: Laura Veirs (Raven Marching Band Records)
- 2001: The Triumphs and Travails of Orphan Mae (Raven Marching Band Records)
- 2003: Troubled by the Fire (Bella Union)
- 2004: Carbon Glacier (Bella Union (Erresuma Batua) / Nonesuch Records (AEB))
- 2004: Lore of Ears (Kelp Monthly) – zuzenekoa
- 2005: Year of Meteors (Nonesuch Records)
- 2007: Saltbreakers (Nonesuch Records)
- 2008: Two Beers Veirs (EP) (Raven Marching Band Records)
- 2010: July Flame (Raven Marching Band Records (AEB) / Bella Union (Europa))
- 2011: Tumble Bee (Nonesuch Records (AEB) / Bella Union (Erresuma Batua))
- 2013: Warp & Weft (Raven Marching Band Records)
- 2018: The Lookout (Raven Marching Band Records (Ipar Amerika) / Bella Union (gainerako herrialdeak))
- 2020: My Echo (Raven Marching Band / Bella Union)
- k.d. lang eta Neko Caserekin
- 2016: case/lang/veirs[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Lizarralde, Mikel. Garai hauskorrak. Berria, 2018ko apirilak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ Lizarralde, Mikel. Izen propioak, hizki txikitan. Berria, 2016-06-26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).