[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nautilus pompilius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nautilus pompilius
pleistozeno goiztiar-gaur

[1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaCephalopoda
OrdenaNautilida
FamiliaNautilidae
GeneroaNautilus
Espeziea Nautilus pompilius
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa

Nautilus pompilius nautilidoen ordenako molusku zefalopodoa da, barakuiluaren antzekoa, Nautilus generoko espezierik ezagunena. Maskor zuri arrea du, distira bizikoa eta 10-20 cm-ko diametroa duena. Beso asko ditu, eta ahoaren inguruan besoetatik ateratzen zaizkion garroak (60-90). Zefalopodoen artean bentosarik gabeko garroak dituen bakarra da. Jauzi txikiak emanez ibiltzen da. Bizitzaren parterik handiena itsas hondoan ematen duen arren, ur-azalera irten edo itsasertzera hurbildu ere egiten da, arrautzak erruterakoan batez ere. Ozeano Barean eta Indiako ozeanoan bizi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wani, R.; et al.. (2008). «First discovery of fossil Nautilus pompilius (Nautilidae, Cephalopoda) from Pangasinan, northwestern Philippines» Paleontological Research 12 (1): 89–95.  doi:10.2517/1342-8144(2008)12[89:FDOFNP]2.0.CO;2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]