Nøgen (musika taldea)
Nøgen | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
Musika mota | folk pop indie |
Urteak | 2016 -orain |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Airaka |
Taldekideak | |
Jokin Guilisagasti - Bateria eta koroak Olatz Cuevas - Baxua Markel Idigoras - Ukelelea eta ahotsa Alex Irazusta - Gitarrak eta koroak Ane Negueruela (2022-orain) - Ahotsa | |
Lehengo taldekideak | |
Ane Negueruela (2016-2018) - Ahotsa Eider Saez (2018-2021) - Ahotsa | |
Informazio gehigarria | |
https://www.nogenband.com | |
Nøgen 2016an sortutako folk pop musika talde bat da. Bost taldekidek osatzen dute Nøgen, egun, beraien abesti ezaguneneak Nora eta Enarak direlarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nola sortu zen taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markel Idigorasek Danimarkan egin zuen egonaldi baten harira eman zioten taldeari hasiera. Lehenik hirukote forma zuen taldeak: Ane Negueruelak ahotsa, Alex Irazustak gitarra, eta Markel Idigorasek ukelelea eta ahotsak. Era honetan kontzertu gutxi batzuk eman zituzten 2016ko irailean hasita. Laister gehitu zitzaien Olatz Cuevas baxuan, eta 2016ko abenduan Jokin Guilisagasti (bateria) batu zen proiektura. Orduan hasi ziren euren lehen lana izango den Lys (EP) diskoa prestatzen, eta 2017ko uda iristean boskotea zuzenean aritu zen.
2018. urte hasieran grabatu zuten bigarren lana, lehen disko luzea, Liv Til Døden. Ane (ahotsa), Markel (ukelelea eta ahotsak), Alex (gitarra eta koroak), Olatz (baxua) eta Jokin (bateria eta koroak). Proiektua aurrera zihoala ikustean, taldea uzteko erabakia hartu zuen Ane Negueruelak, ikasketetan zentratu ahal izateko. Taldeak aurrera egitea erabaki zuen eta segituan Eider Saez sartu zen ahots nagusian.
2018ko udara kontzertuz beteta eduki dute Euskal Herrian zehar.
Emandako lehenengo kontzertua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen kontzertua Zumaian eman zuten Anek, Markelek eta Alexek, 2016ko irailean.
Beraien lehenengo diskoa aurkezteko kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean eman zuten. Hain zuzen, Liv Til Døden bertan aurkeztu zuten zuzenean abenduan.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nøgen musika taldea folk pop musika taldea da. Melodian zentratzen den taldea da, ahots harmonia landuekin, eta baxu-bombo erritmo sail markatuarekin. Indie, americana, rock estiloak ere jorratzen dituzte.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Diskoa |
---|---|
2017 | Lys |
2018 | Liv til døden |
2020 | Under Alt |
Lehen lan laburra, Lys, 2017ko maiatza eta ekainean grabatu zuten Muir estudioan (Donostia). Bertan agertzen dira Itzuli neri, Nora eta Gertu[1].
2018ko otsaila eta maiatza artean grabatu zuten Liv Til Døden, Usurbilen (Gipuzkoa), Haritz Harregiren estudioan. 9 kantuko diskoa da.[2]
Gaur egun Eider Saez da taldeko abeslaria, baina Ane Negueruelak grabatu ditu orain arteko lan guztiak. Hainbat musikariren kolaborazioak eduki zituzten. Bereziena, Ez Da Ondo Aterako abestian, esaterako, Burgoseko La M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta del Alcohol) taldeko zenbait kiderekin egindakoa. Azaroan aurkeztu zuten Liv til døden, baina Durangoko Azokara arte ez zuten salgai jarri formatu fisikoan. Taldekideek han eman zituzten egunak,eta jaso zuten jendearen feedback-a.
Atlantikaldia 2019 jardunaldietarako "Marean" abestia atera zuten[3] eta 2020. urtearen amaieran disko berria atera zen, Under Alt izenekoa. Abenduan hasi zuten kontzertu bira[4].
Kanta ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nøgen taldearen kanta ezagunenak Nora, Enarak, Gertu eta Ez Da Ondo Aterako dira.
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidea
|
Instrumentua
|
---|---|
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «LYS» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ «Liv til døden» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ «Atlantikaldia 2019» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Nogen taldeak 'Under alt' plazaratu du, estudioko bere bigarren lan luzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).