Eider Saez
Itxura
Eider Saez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lazkao, 1998ko maiatzaren 13a (26 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta abeslaria |
Eider Saez, artistikoki EIDER, (Lazkao, 1998ko maiatzaren 13a) abeslari eta musikagilea, pop eta pop-rock esparruan aritua da. Nøgen taldean abestu zuen 2018tik 2022 arte. 2022an bakarkako bideari ekin zion. Euskaraz zein gaztelaniaz abesten du.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eider Saez Lazkaon jaio zen, Gipuzkoako probintzian. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen eta Nøgen musika taldean hasi zen kantari profesional gisa. 2021aren amaieran, Eiderrek Donostiako musika taldea utzi eta, bakarlari gisa bere bideari ekin zion Elkarrekin Gaudenean izeneko estreinako singlearekin eta bere bakarkako lehen proiektua iragarriz: Loratzen izeneko sei pistako EP bat.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nøgen taldearekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Under Alt (2020)
Eider gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Elkarrekin Gaudenean» singlea (2022)
- «23» singlea (2022)
- «Estribillos Tristes» singlea (2023)
- Loratzen EP (2023)[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.eitb.eus/es/cultura/musica/detalle/8536828/eider-saez-deja-grupo-nogen/
- ↑ Artano, Nagore Garmendia. (2023-09-18). «Loratzeko arnasgune berri bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).