[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mumindarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mumindarrak
Mumindalen (mul) Itzuli
Argitalpena
Lehen agerpena1945
SortzaileaTove Jansson
MarrazkilariaTove Jansson
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaFinlandia
EgoitzaMumin Bailara

Mumindarrak (suedieraz: Mumintrollen) Tove Jansson idazle eta marrazkilari finlandiarraren istoria eta liburu sortako pertsonai nagusiak dira. Troll eskandinaviar txuri familia bat da, itxura borobilekoa, mutur handia eta hipopotamo baten antzekoa. Muminak lotsatiak, kuriosoak, txoriburuak eta jolastiak dira. Mumin bailaran aurkitzen den etxe batean bizi da Mumin familia, beraien hasieretan faro eta antzoki batean bizi izan arren. Filandiako basoetan aurkitzen da Mumin bailara, bertako biztanleak bizitza lasai, zoriontsu eta kezkarik gabekoa dutelarik. Paradisu moduan ikusten dute bertako bizimodua.

Etengabe hasten doan familia honi, denbora aurrera joan den neurrian bizilagun berriak gehitu zaizkio, bakoitzak bizitza ikusteko modu propioa duena.

Ibilbide editoriala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tove Janssonek[1] lehen aldiz Mumin bat irudikatu zuen tokia, bere bainugelako orman izan zen, bere anaiarekin Immanuel Kanti buruzko eztabaida filosofiko bat galtzearen ondorioz. Dena den, liburu sorta hau, Bigarren Mundu Gerrari aurre egiteko terapia moduan sortu zuen, bertan babesa bilatzeko, mundu majiko eta paralelo bati esker.

Mumin sortako lehen liburua 1945 argitaratu zen Småtrollen och den stora översvämningen (Izugarrizko uholdeak), baina arrakasta faltagatik ez zen itzuli. Ondorengo bi liburuak izan ziren arrakasta eman ziotenak, Kometjakten (Kometaren etorrera, 1946) eta Trollkarlens hatt (Mumin familia, 1948). Mumindarren liburu gehiago idazten jarraitu zuen, 6 liburu gehiago ain zuzen ere, horrez gain, ilustrazio liburu batzuk eta "tira comica".

Mumindarren liburu zerrendarekin jarraituz, Muminpappans memoarer (Aita muminen oroitzapenak,1950) izan zen ondoren argitaratu zuen liburua. 1992. urtean gainera liburu hau berrikusi eta berrargitaratu zen. Trollvinter (Troll-en negua, 1957) liburua izan zen hala ere berritzaileena, non mumindarren istorioak errealistagoak diren (mumindarren munduaz ari garela kontuan hartuta) eta pertsonaiek sakontasun psikologiko handiagoa hartzen dute.

Lehen itzulpenak ingelesera, 1952an egin ziren, Kometjakten eta Trollkarlens hatt liburuetara hain zuzen. Gaztelania eta katalanera aldiz, 1967arte ez zen itzulpenik eta, zoritxarrez euskarara ez da libururik itzuli oraingoz.

  • Mumin Aita: Muminen aita da. Txapel bat darama jantzia beti. Etxe zilindriko bat egin zuen bere familiarentzat Mumin bailaran, ingenieri eta arkitektua zelako. Bere bizitza idazteari eskeintzen dio baina ez du motibazio nahikorik askotan, horregatik etengabe bizipen berrien bila abiatzen da inspirazio bila.
  • Mumin Ama: Muminen ama da. Ama guztien moduan bere seme bakarragatik asko kezkatzen da, baita bere lagunengatik ere. Pertsonai guztien ama bezala hartzen da, beti atsegina eta adeitsua da bailarara edo bere etxera joaten den ororekin. Ahal duen guztian laguntzeko prest egoten da.
  • Mumin/Muminttrol: liburu sorta honetako protagonista da, jolastia eta distraitua. Ez du anai-arrebarik. Beti ikusmiran dabilelako, ustekabeko abenturekin aurkitzen da Mumingo bailaran bere lagunekin. Bereziki erlazio ona dauka Snorkmaiden eta bere lagun onena den Snufkinekin, bere ezinegonez eta arazoez hitz egiten duenarekin.
  • Snufkin: Muminen lagunik onena da, beti berdez jantzita doa baita bere txapela ere. Kanpin denda batean bizi da Mumingo bailaran, non, negua iristean bere bizilekua utzi eta hegoaldera joaten den klima epelagoen bila, udaberrian itzultzeko. Bakartia, lasaitasuna eta independentzia maite ditu eta bidaiatzea du gustoko. Muminek bere jakinduagatik dio estimu handia. Beti armonika batekin ibiltzen da eta bakardadean dagoenean jotzen du.
  • Sniff: bailarako Muminen lagunetako bat, infantila, heldugabea eta koldar hutsa da. Kanguro itxura du eta objektu materialak beste edozerren gainetik jartzen ditu. Snufkinen guztiz aurkako pertsonaia da.
  • Snorkfröken: Muminen lagunetako bat da, bere anaia Snorkenekin bizi da nahiz eta batzuetan hainbat egoera medio, Mumindarren etxean bizi da. Beti pultsera bat eramaten du orkatilean. Oso inuzentea da eta ez du gaiztakeriak egiteko joerarik baina batzuetan oso oldarkorra da. Mumini maitasun berezia dio eta detaile asko dituzte elkarrekiko.
  • Snorken: Snorkfrökenen anai zaharra da. Langilea eta azkarra izateaz gain, bere helburu nagusi a hegan egingo duen itsasontzi bat diseinatzea da. Zientzia du gustoko eta etxean denbora asko pasatzen du proiektu honen zirriborroak egiten. Intelektual itxura ematen dioten betaurreko gorri batzuk ditu. Bere arrebarekiko eta lanarekiko ardura handia dauka, batzuetan zorrotzegia izatera eramaten duena.
  • Lilla My: anai-arreba asko izanagatik bere ahizpa zaharrenarekin bizi da. Bihurria, bere hitzekin zuzena eta pertsona heldurik ez izateak bere kargu eramaten du neska mugitua izatera. Askotan arazoak izaten dituzte bera eta bere lagunek baina gehienetan ongi ateratzen da.
  • Hemulen: zigiluen bilduma egiten duen pertsona zahar bat da. Istorioak aurrera egin hala, zientzia eta landareekiko interesa areagotzen zaio. Muminen gurasoekin harreman oso ona du.
  • Stinky: batez ere Mumin eta bere familiari gaizkia egiten eta lapurtzea lanbide duen triku bat da. Arazoak soilik sortzen dizkion pertsonalitate propioa du baina zorionez ia beti gaizki ateratzen da. Ez du bizileku finkorik baina normalean basoan bizi da.
  • Too-Ticky: Mumin familiaren lagun, artisaua eta filosofo praktikoa. Lehen agerpena Trollvinter (Troll-en negua, 1957) liburuan egiten du. IzenaTuulikki Pietilä, Tove Janssonen bikotekidearengatik da.

Mumindarren garrantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumindarren boom-a 90. hamarkadan hasi zen, Dennis Livson eta Lars Janssonek 104 kapituluko telesail bat ekoiztu zutenean. Tales From Moominvalley (Ipuinak Mumin bailaratik).

Mumindarren liburuek beti izan dute arrakasta Finlandian, baina marrazki bizidunen telesailak eromena eragin zuen Finlandian eta bertatik kanpora, batez ere Japonian. Mumindarren inguruan merchandising industria bat sortzen joan da. Kafe tazak, nikiak eta plastikozko panpinak aurkitzeraino. Azkenaldi honetan, Mumindarren liburu eta komiki tira gehiago publikatu dira.

Fenomeno honen bitartez, Finlandiaren publizitatea egiteko aprobetxatu zuten atzerrian, non, Helsinki-Vantaa aireportua Mumindarren irudiekin atondu baitzuten eta Japonia helmuga zuen Finnair hegazkina Mumingo pertsonaiekin margotua izan zen.

Boom-aren puntu gorena, Naantali Finlandiar herrian parke tematiko[2] bat ireki zutenean iritsi zen. Turisten puntu garrantzitsua bihurtu da hau Finlandiara joaten direnean. Jansson familiak ezezkoa eman dio behin baino gehiagotan The Walt Disney Companyri Muminen ustiapen eskubideak direla eta.

2017.urtean Japonian irekiko da Mumindarren bigarren parke tematikoa[3].

Egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Telesaila: Moomin (1969 TV series) eta Moomin (1990 TV series).
  • Pelikula: Comet in Moomiland (Kometa bat Muminen lurrean).
  • Komikiak:73 komiki. Moomin comic strips.
  • Cd-ak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Finlandieraz) Tove Jansson | Persoona. (Noiz kontsultatua: 2017-03-16).
  2. «The saga lives. Hurray!» Moominworld (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) ¿Se acuerdan de los Moomin? Pues en Japon si y tendrán un parque temático - Radio Anime Nexus. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]