Multics
Multics | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua, General Electric eta Bell Labs | |||
Sorrera-urtea | 1965 | |||
Azken bertsioa | MR12.7 | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Euskarria | GE 645 (en) eta Honeywell 6000 series (en) | |||
Programazio-lengoaia | PL/1 lengoaia eta Mihiztadura-lengoaia | |||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Lizentzia | MIT lizentzia | |||
Ekoizpena | ||||
Garatzailea | Massachusettseko Teknologia Institutua, General Electric eta Bell Labs | |||
Euskaraz | ||||
Euskaraz | Ez | |||
multicians.org | ||||
Iturri-kodea | http://web.mit.edu/multics-history/source/Multics_Internet_Server/Multics_sources.html | |||
kronologia | ||||
|
Multics (Multiplexed Information and Computing Service ingelesezko espresioaren laburdura) denbora banatuko lehen sistema eragileetako bat izan zen, eta eragin handia izan zuen ondorengo sistema eragileen garapenean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multics garatzeko planak 1964an hasi ziren. Hasiera batean, proiektu kooperatiboa zen, MIT, General Electric eta Bell laborategien partaidetzarekin. Bell laborategiek 1969an utzi zuten proiektua, eta 1970ean General Electric-ek zuen konputazio arloa, Multics barne, Honeywell-ek erosi zuen.
General Electric-ek produktu komertzial gisa sortutako Multics sistema Honeywellek burutu zuen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Hala ere, eragin handia izan zuen konputazioaren arloan, bere ideia berri eta baliotsuei esker. Bere garaian kritika asko jaso zituen [1], baina historiak frogatu du funsgabeak zirela.
Diseinuan agertzen ziren ezaugarriek erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna bultzatzen zuten, konputazio-zerbitzua telefonia-zerbitzuen eta sare elektrikoaren parekoa izan zedin bilatuz. Hori lortzeko, egitura modularra erabili zen, software zein hardware aldetik, sistema hazi egin ahal izateke baliabide gehiago erantsiz gero.
MULTICSen ekarpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datuak atzitzeko biltegiratze-maila bakarra ezarri zuen fitxategien eta prozesuen biltegiratzea, banatuta egon ohi zirenak, bateratuz.
Errutinen esteka dinamikoaren kontzeptua izan zen beste ekarpenetako bat. Horren bidez exekutatzen ari den prozesuak beste segmenturen bat helbide-eremuari eranstea eska dezake. Segmentu horiek exekutatu daitekeen kodea barnera dezaketenez, aplikazioek automatikoki erabiltzen zuten kanpoko edozein errutinaren azken bertsioa; errutina horiek beste segmentu batzuetan kokatzen baitziren, eta horrela dinamikoki lotzen ziren prozesu bat exekutatzen saiatzen zenean. Gainera, horrela lortzen zen programa exekutagarri laburragoak, errutina guztiak ez zirelako exekutagarrian barneratuta egon behar.
Segmentuen partekatzea ere interesgarria da prozesu arrunten eta daemon (demonio) prozesuen arteko komunikazioa bideratzeko.
Horrez gain, Multics-en lineako birkonfigurazio erabatekoa ere bazuen: CPUak, memoria-bankuak, disko-unitateak, etab. sistemak funtzionatzen jarraitzen zuen bitartean erants eta ken zitezkeen
Nabarmena izan zen ere segurtasun informatikoa lortzeko egin zuen ahalegina, eta segurtasunari begirako diseinatutako lehen sistema eragilea izan zen seguruen. Hala ere, Multics-en lehen bertsioak ahuleziak zituzten segurtasun aldetik.
Horren ondorioz, lan handiagoa bideratu zen segurtasuna areagotzeko, teknika berriak proposatuz. Sistemak askoz seguruagoak bihurtu ziren bigarren belaunaldiko hardwarea bultzatu zenean, hardwarearen laguntzaz segurtasun-mailak ezarri baitziren eta horrela intrusioak bakanak izan ziren.
Fitxategi-sistemari begira sistema hierarkikoa ezarri zuen lehena izan zen, eta gainera fitxategien izenek luzera eta sintaxi nahiko librea zuten. Horrela, artxiboek edo direktorioek izen luzea eta laburra edukitzeaz gain lotura sinbolikoak ere onartzen ziren.
Eragina beste proiektutan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unix
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multics-en diseinuak eta ezaugarriek eragina izan zuten Unix sistema eragilean, azken hau Multics-eko programatzaileak izan ziren Ken Thompson eta Dennis Ritchie idatzia baita hasiera batean. Azaleko eragina bada ere nabarmena da arlo askotan, komando batzuen izenean adibidez. Dena den barne-diseinuaren filosofian alde handia dago, sistema txiki eta sinplea izatea bultzatu baitzuten, sistema berrian, Multics-ek hautematen zituzten akatsak zuzenduz. Horrela konputagailu sinpleagotan ere erabili ahal izan zen.
Ken Thompsonek, 2007an, Peter Seibelekin egindako elkarrizketa batean, Multics-i buruz ari denean zera dio: "gaindiseinatua eta gaineraikia zen, eta batez ere ia erabiliezina. MITekoek jarraitzen dute esaten izugarrizko arrakasta izan zela, baina argi dago ez zela hala izan". Multics-ek Unixen duen eraginari dagokionez, Thompson-ek adierazi zuen "mantentzeko gustatu zitzaizkidan ideiak fitxategi-sistema hierarkikoa eta beste prozesu batez ordezka daitekeen shell-a (komando-interpretatzailea) izan ziren".