[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Direktorio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau informatikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Direktorio (argipena)».

Informatikan, direktorioa edo katalogoa fitxategien multzo antolatua da. Ingurune grafikoetan direktorioari karpeta ere deitzen zaio. Izan ere, karpeta batekin irudikatzen dira, bulego bateko fitxategiak gordetzen dituen karpeta bat bailitzan.

Antolaketa eta atzipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategien kontrola eta antolaketa burutzeko ezinbestekoak dira direktorioak (sistema batzuetan direktorioak fitxategi bereziak dira). Direktorio batek fitxategi bakoitzeko sarrera bat dauka. Han bere izena, mota, tamaina, sortze edo aldatze data, jabea (multierabiltzaile sistemetan) eta abar daude.

Direktorio egiturarik sinpleena, direktorio bakar bat izatea da erabiltzaile guztien fitxategi guztientzako. Sistema honen desabantailak asko dira (izen bereko fitxategiak, antolaketa eza...). Gaur egun (2007) ez da existitzen halakorik. Ideia honi hobekuntza bat eginez erabiltzaile bakoitzeko direktorio bat izatea da. Fitxategien izenen gatazka konpontzen du baina ez da ona fitxategi asko dituen erabiltzaileentzako.

Orduan behar dena, egitura orokor bat da, zuhaitz-direktorio bat hain zuzen. Nahi adina behar ditugun direktorioak, hierarkikoki antolatuta.

Direktorioen eta fitxategien bide-izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi-sistema zuhaitz-direktorio bat bezala antolatzen bada, fitxategiak deitzeko moduren bat egon behar da. Ohizkoenak bi dira.

Lehenengoan fitxategi bakoitzari bere bide absolutuarekin deitzen zaio. Hau bakarra izan behar da eta direktorio nagusitik (erroko direktoriotik) fitxategira doazen direktorioen izenez osatzen da, azkenik fitxategia dagoelarik. Adb:”/usr/liher/egiteko.txt” . Bide absolutua beti hasten da direktorio nagusitik eta bakarrak dira.

Beste modua, bide erlatiboa da. Berton kontzeptu berri bat daukagu, lan-direktorioa. Erabiltzaileak direktorio bat lan-direktorio bezala finkatzen du. Honela erro direktoriotik hasten ez diren bide-izenak, lan-direktorioaren barruan egongo balira hartzen dira, bide-izen absolutua osotuz. Lan-direktorioa esleitzeko beste era bat dago, uneko direktorioa hartzea lan-direktorio bezala, Windows-ek, MSDOS-ek eta UNIX-ek egiten duten legez. Adb: “/usr/liher” direktorioan baldin bagaude lanean (orduan lan-direktorioa = “/usr/liher” da) eta “egiteko.txt” tekleatzen badugu ”/usr/ liher/egiteko.txt” bide-izen absolutua bezala hartzen du sistema eragileak. Bide-izenak bereizteko bai zatiketa ikurra “/” (UNIX-en), bai alderantzizko barra “\” (Windows eta MSDOS-en) erabiltzen dira.

Zuhaitz-direktorio hierarkikodun sistema duten sistema eragile gehienek direktorio bakoitzean sarrera berezi bi dute: “.” lan-direktorio adierazten du eta “..” lan-direktoriotik ze direktorio dagoen zintzilikatuta adierazten du.

Direktorioen eragiketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Direktorioekin lan egiteko agindu bereziak ematen dizkigute sistema eragileek: CREATE, DELETE, OPENDIR, READDIR (UNIX), CLOSEDIR (memoriatik direktorioaren indizeak askatzen ditu) RENAME, LINK (UNIX) ETA UNLINK (UNIX).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]