[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mikel Zarate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Zarate

Bizitza
JaiotzaLezama1933ko martxoaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLezama1979ko apirilaren 10a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, idazlea eta unibertsitateko irakaslea

Inguma: mikel-zarate-lejarraga-1933-1979 Literaturaren Zubitegia: 241

Mikel Zarate Lejarraga (Lezama, Bizkaia, 1933ko martxoaren 6a - Lezama, Bizkaia, 1979ko apirilaren 10a) euskal idazlea eta apaiz katolikoa izan zen.

Oskorrik lau diskotan eta Mikel Laboak batean grabatu zuten Aita semeak abestiaren hitzak Mikel Zaratek egin zituen, Joan Antonio Mogelen testu bat egokituz.

Lezamako Larretzalde baserrian jaio bazen ere, umetan Garaioltza auzoko Lejarrene baserrira bizitzen joan zen, bere familiarekin.

Gaztaroan bere aitarekin lanean hasi eta aparejadore ikasketak egiten aritu zen, 1954an Derioko Seminariora joan eta apaiz ikasketak egitea erabaki zuen arte; besteak beste, Xabier Amuriza izan zuen ikaskide garai haietan.[1]

Abadea eta irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ko ekainaren 24an abadetu egin zen, eta Mallabiko Gerea auzora joan zen apaiz, Oiz mendiaren magalean.[2] Herriaren erdiguneko kale nagusiak bere omenezko izena darama.

Bizkaiko Elizbarrutiak Derioko Seminarioa ikastetxe arrunt bat bihurtzea erabaki zuenean, irakasle bezala aritzeko proposamena egin zion 1969an.

Filosofia eta Letretako ikasketak egin ondoren, Deustuko Unibertsitatean Filologia erromanikoak ikasten zituen artean, euskara irakasteko hainbat material eta idazki sortzen hasi zen, Derioko apaizgaitegian klaseak emateko; baita Derioko Udako Ikastaroetan ere (gerora Labayru Ikastegia izendatu zena). [3]

Oso ospetsua egin da Ander Manterolarekin batera sortutako esamoldea, ikasketaren progresioa definitzeko: "Dakigunetik, ez dakigunera, hizkuntza bizitik euskera idatzira, Bizkaieratik Batura" [4]

Hizkuntza Eskolan eta Unibertsitatean irakasle

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean euskarazko klaseak emateaz gain irakurgaiak eta material sortzen aritu zen.

1978an Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako karreran, Euskal Literatura ikasgaia ematen hasi zen, zendu arte.

Idazle oparoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karmel eta Anaitasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea izan zen.

Hauek izan ziren haren obra nagusiak: Bizkaiko euskal idazleak (1970); Haurgintza minetan (1972), eleberria; Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975); Influencias del vascuence en el habla castellana (1975); Higidura berdez (1975), olerki bilduma; Euskal deklinabidea (1976); Euskal Literatura (1977), bi liburuki; Euskal Ortografia (1978); eta Bizipenen bultzadaz (1978) eta Utopiaren fantasian (1982), olerkiak.

Bere izena daraman enparantzaren kartela Lezaman.

1979an bat-batean hil zen Lezamako Lejarrene baserrian, 46 urte besterik ez zituelarik. Baserri ondoan dago bere izena daraman plaza eta lezamar honen omenezko harrizko eskultura ere.

1973an Haurgintza minetan eleberria plazaratu zuen, geroztik berrargitaratu izan dena. Beste eleberri bat ere idazten hasita zegoen, baina argitaratu gabe gelditu zen.

Lezaman Mikel Zarateren omenezko eskultura, izen bereko enparantzan.

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1972an Txomin Agirre saria Haurgintza muinetan eleberriagatik
  • 1976an Irun Hiria literatur saria Higidura berdez olerki bildumagatik
  • 1979an Itziar kantariak Agur Mikel (Mikel Zarateri) abestia grabatu zuen (Hitzak: Javi Robador-Musika: Eduardo Basterra)[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Basas, Manuel. (1991). Diccionario Abreviado de las calles de Bilbao.. Bilboko Udala, 314 or. ISBN 84-606-0152-8..
  2. «Zarate, Mikel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  3. ZINEBI62 Mikel Zarate Bihotz Zabaleko AMESLARIA. (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  4. Ander Manterola Mikel Zarate gogoratzen. (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  5. Mocedades. Zure Begiak (Remasterizado). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  6. «Itziar» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]