[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anaitasuna (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anaitasuna (aldizkaria)
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Azken alea1982
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaBilbo
Banaketa
Maiztasuna1 hilabete eta 1 hamaboskari
Identifikadoreak
ISSN9918-1991
euskaltzaindia.net…

Anaitasuna euskarazko aldizkari orokorra izan zen, 1953ko ekainetik 1982ko apirilera argitaratu zena. Bilbo-Santutxun zuen egoitza nagusia, Zabalbide kaleko 68. zenbakian.

Imanol Berriatuak hiztegitxo lagungarri bat gehitzen zuen azken aurreko orrian.[1][2]

Imanol Berriatuak sortu zuen hilabetekaria 1953an. Hasieran Euskaltzaindiaren inguruan argitaratzen zen, Alfontso Irigoienen zuzendaritzapean. 1957tik aurrera Arantzazuko teologia ikasleen esku izan zen 1967 arte. Handik aurrera hamaboskaria izan zen Juan Azurmendi eta Imanol Berriatuarekin. Gero, 1969tik 1973ra, Angel Zelaietak argitaratu zuen Josu Torreren laguntzaz. 1973an Joseba Intxaustik hartu zuen bere gain eta 1974 urtean Joan Mari Torrealdairen zuzendaritzapean azaldu zen. Garai horretan (1976) formatua aldatu zuen eta edukia zabaldu —nazioarteko eta nazio barneko politika, artikulu sakonak eta dibulgaziokoak, kulturako berriak, bertsoak, etab. Gerora, ateratzeko zailtasunak areagotuz joan ziren (1982), desagertu zen arte. Anaitasunak lan nabarmena egin zuen euskara batuaren zabalkundeari begira.[3]

1983an. Bilboko Zabalbide kalean

Jakin aldizkariaren ekimenez digitalizatu ziren Anaitasuna aldizkariak argitaratu zituen 420 zenbakiak eta Euskaltzaindiaren web orrian eskaintzen dira gaur egun. Aldizkariak 1.200 egilek idatzitako 6.395 artikulu argitaratu zituen. Artikulu gehien argitaratu zituzten egileak hauek izan ziren:[4]

Gabriel Arestik 30 artikulu idatzi zituen [5] eta Joseba Irazuk (Bernardo Atxaga) 15.[6]

Antton Olariaga ilustratzaileak hainbat marrazki egin zituen. Kaleko pertsonaiarenak berak bakarrik eta Airko pertsonaiarenak Xabier Kintanaren gidoietatik abiatuta.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2018-06-21). [https://www.flickr.com/photos/38892589@N02/48098802458/ Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Gardenkiak). ] UEU (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  2. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  3. Anaitasuna terminoaren azalpena Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikaren web gunean.
  4. Joan Mari Torrealdai. 2010-09-15 ANAITASUNA, Aldizkariaren historiaren eta edukien azterketari sarrera.
  5. Gabriel Arestik Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen 30 artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  6. Bernardo Atxagak Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen 15 artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  7. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]