[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mein Kampf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mein Kampf
1926–1927ko edizioa
Datuak
IdazleaAdolf Hitler
Argitaratze-data1925
GeneroaAutobiografia, Politika
Jatorrizko izenburuaMein Kampf
HizkuntzaAlemana
ArgitaletxeaFranz Eher Nachfolger (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Orrialdeak720
Mein Kampfen bertsio frantsesa.

Mein Kampf (euskaraz, Nire borroka) Adolf Hitlerrek idatzitako liburua da, nazionalsozialismoaren ideiak adierazten dituena.

Hitlerrek berez aukeratutako izenburua hauxe izan zen: Viereinhalb Jahre (des Kampfes) gegen Lüge, Dummheit und Feigheit, hots, "Gezurren, ergelkeriaren eta koldarkeriaren aurkako (borrokazko) lau urte eta erdi". Hala ere, argitaletxeko buru Max Amannek Mein Kampf izenburu laburragoa proposatu zion[1].

Liburua bi liburukitan argitaratu zen. Lehenengoa 1925ean agertu zen, "Atzera begiratzea" izenburuaz, eta atalburuak honako hauek dira:

  • I. atalburua: Ama-supazterrean
  • II. atalburua: Nire bizitzaren esperientziak Vienan
  • III. atalburua: Vienako egonaldiaren garaiari buruzko hausnarketa politikoak
  • IV. atalburua: Munich
  • V. atalburua: Mundu-Gerra
  • VI. atalburua: Gerra garaiko iragarkiak
  • VII. atalburua: Iraultza
  • VIII. atalburua: Nire jarduera politikoaren hastapena
  • IX. atalburua: Langileen Alemaniar Alderdia
  • X. atalburua: Hondamenaren arrazoia
  • XI. atalburua: Naziotasuna eta arraza
  • XII. atalburua: Langileen Alemaniar Alderdi Nazionalsozialistaren garapenaren lehenengo aldia

Bigarren liburukia 1928an agertu zen, "Mugimendu Nazionalsozialista" izenburupean. Atalburuak honako hauek dira:

  • I. atalburua: Mundu-ikuskera eta Alderdia
  • II. atalburua: Estatua
  • III. atalburua: Jopuak eta hiritarrak
  • IV. atalburua: Estatuaren ikusmolde arrazista eta nortasuna
  • V. atalburua: Mundu-ikuskera eta antolakuntza
  • VI. atalburua: Gure lehenengo garaietako borroka, oratoriaren garrantzia
  • VII. atalburua: Fronte Gorriaren aurkako borroka
  • VIII. atalburua: Indartsua indartsuagoa da bakarrik dagoenean
  • IX. atalburua: SA-ren xedeari eta antolakuntzari buruzko oinarrizko ideiak
  • X. atalburua: Federalismoaren mozorroa
  • XI. atalburua: Iragarkiak eta antolakuntza
  • XII. atalburua: Langileen sindikatuen arazoa
  • XIII. atalburua: Gerra ondoko Alemaniaren politika aliantzista
  • XIV. atalburua: Ekialdearekiko orientatze politikoa
  • XV. atalburua: Legezko babesaren eskubidea.

Osteko urteetan eta gaur egun, bi liburuki hauek liburu bakarrean argitaratu dira.

Mein Kampf liburutik, Estatu arrazista, Hitlerren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Estatu arrazistaren azken helburua jatorrizko arrazako kideak iraunaraztea da, arraza horrek sortzen baititu edertasuna eta goi mailako gizateriaren balioa. Estatu arrazistak prestatze eta hezkuntza lana burututa edukiko du ardurapean dituen gazteen bihotzean arrazaren espiritua eta sentimendua grabatutakoan. Ezinbestekoa da neska zein mutil batek berak ere eskola ez uztea odol garbitasunari buruzko irakatsiak ondo bereganatu barik (...). Alemaniako Reichak, Estatu moduan, aleman guztiak besarkatu behar ditu eta bere helburua jatorrizko arraza elementu preziatuenak gordetzea ez ezik nagusigora astiro eta sendo eramatea izango da (...) Behe mailako gizakiak izatea beharrezko baldintza izan da beti goi mailako zibilizazioak sortzeko (...). Estatu arrazistaren kanpoko politikak Estatu hori besarkatzen duen arrazari irauteko baliabideak ziurtatu behar dizkio, berezko bizi erlazioa osasuntsua ezarririk bere biztanleriaren hazkundearen eta okupatzen duen lurraren kalitatearen artean (...). Lur eremu nahi zabalak baino ezin dio herriari bere bizitzaren askatasuna bermatu (...).»

Antisemitismoa eta espansionismoa, lehengo liburukia (1924)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Lurralde nahiko zabala izatean baino ez dio bermatzen herriari bere bizitzaren askatasuna (...). Mendeetan iraun zuen Errusiak bere goi esferetako germaniar nukleoari esker (...). Ordez juduak ezarri dira; errusiar herriak ezin du israeldar uztarria bere kabuz astindu baina juduak, ordea, gauza dira epe luzean errusiar organismo erraldoia euren menpean izateko (...). Ekialdeko erraldoia helduta dago goitik behera jausteko. Eta Errusiaren gaineko juduen menpekotasuna Errusiako estatuaren amaiera izango da era berean. Gure teoria arrazistaren egiaren frogarik indartsuena izango den hondamendiaren lekuko izateko predestinazioa dugu.»

Bigarren liburukia, 1925-1927. urteetan egina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Giza zibilizazioan gozatzeko dugun guztia, arte, zientzia eta teknika sorketa guztiak, jeinu sortzaile arioak baino ez ditu egin ia gehienetan. Beraz, ondoriozta dezakegu arioa goi-mailako gizateria baten sortzailea dela, eta hori dela-eta "gizaki" esaten diogunaren eredua dela. (...)

Giza arraza hiru kategoriatan bereiziko bagenu —kultura sortzen dutenak, hari eusten diotenak eta suntsitzen dutenak—, arraza arioa soilik izango litzateke lehen kategoria horretakoa. (...).

Goi-mailako zibilizazioak sortzeko aldez aurreko oinarrizko baldintza behe-mailako gizaki motak izatea izan da beti (...)

Odola nahastu izanak eta arioek berezkoa duten arraza-maila hori zaindu ez izanak eragin du antzinako zibilizazioen erorialdia. Arioak uko egin dio bere odol-garbitasunari, eta pixkanaka-pixkanaka zibilizazioak sortzeko gaitasuna galdu du. (...) Gerra bat galtzea ez da gizadia hondatzen duen arrazoia; odol-garbitasunak soilik eman dezakeen erresistentzia-indar hori galtzeak eragiten du hondamendia. (...)

Arioaren aurkakoa judua da. Nekez aurki daiteke munduan halako naziorik, norberaren kontserbazioaren sena hainbeste garatu duenik, "herri hautatua" baino. Horren frogarik onena da oraindik ere arraza hori badela. Alemaniako hondamendiaren zergatiak aztertzen baditugu (aurreko gerran), ohartuko garta haren azken arrazoi erabakigarria hau dela: arrazaren arazoa ulertu ez izana; bereziki, juduen mehatxua.

Mundu honetan, arraza garbikoak ez diren guztiak hondakinak baino ez dira.»

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]