Martzela
Martzela | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 325 |
Heriotza | Erroma, 410 (84/85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Urtarrilaren 31 |
Santa Martzela[1] (Erroma, 325 – 410), Markele edo Martzela Erromakoa Antzinako Erromako aristokraziako emakumea izan zen. Monastizismoaren sorreran izandako papera dela eta ezaguna da[2]. Kristautasunera bihurtu ostean Jeronimo Estridongoaren zirkuluaren parte izan zen. Azken honek 384an hainbat gutun idatzi zizkion, 23tik 29ra, 34.a, 34.a eta 37.a; 385ean 38.a 40.a eta 44.a idatzi zizkion eta 59.a ondoren. Honek esan nahi du Jeronimoren irudiko pertsonaia garrantzitsua zela Erromako kristauen artean[3]. 127. gutuna ad Principiam izenekoa da, 412an idatzia Martzelaren heriotzaren ostean, bere bizitzari buruzko argibide gehien ematen duena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi hilabetez ezkonduta egon ostean alargundu zen, oso aberats. Hiriko pertsonarik aberats eta garrantzitsuenen artean zegoen. Aventinon jauregi batean bizi zen, eta bertan beste emakume aristokrata batzuk biltzen zituen. Jeronimo Estridongoak inspiratuta, bizitza ebanjelikoa zuten, pobreak lagunduz, gaixoak sendatzen eta esklabuak babesten. Fabiola Erromakoa ere batu zen talde honetara, Mendebaldeko lehen ospitalea sortuko zuen emakumea[4].
410ean Alariko I.aak barbaroak Erromara eraman zituenean bere zirkuluko emakume guztiak San Jeronimorekin batera joan ziren Palestinara. Tartean Paula Erromakoa zegoen. Martzelak, zaharra zela argudiatuta, bertan geratzea erabaki zuen.
Godoek torturatu zuten bere aberastasuna aurkitzen saiatzeko, baina dagoeneko pobreei eman zien guztia. Zaurien ondorioz hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Pertsona-izenak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
- ↑ 1711-1773., Butler, Alban,. (1956). Butler's lives of the saints;. (Complete ed. argitaraldia) Christian Classics ISBN 9780870611377. PMC 2823773..
- ↑ 420., Jerome, Saint, -419 or. (1993). San Jerónimo, Epistolario. (Edición bilingüe. argitaraldia) Biblioteca de autores cristianos ISBN 9788479140809. PMC 30347491..
- ↑ R., Stille, Darlene. (1997). Extraordinary women of medicine. Children's Press ISBN 9780516261454. PMC 35559179..