[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Marta Pan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Pan

Bizitza
JaiotzaBudapest1923ko ekainaren 12a
Herrialdea Hungaria
 Frantzia  (1952 -
HeriotzaFontenay-lès-Briis2008ko urriaren 12a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)André Wogenscky (mul) Itzuli  (1952 -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
hungariera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaarte abstraktua
Genero artistikoaarte abstraktua
pan-wogenscky.com

Marta Pan, Marthe Sophie Anne Pan jaiotzean, (Budapest (Hungaria), 1923ko ekainaren 12a - Fontenay-lès-Briise (Frantzia), 2008ko urriaren 12a)[1][2][3] frantses eskultore bat izan zen.

Budapesteko Arte Ederren Eskolan ikasi ondoren, Marta Pan Parisera joan zen 1947an eta Frantziako nazionalitatea lortu zuen 1952an. Han, Constantin Brâncuși eskultorea ezagutu zuen, Ronsin kale itsuko bere tailerrean.[4]

Brâncușiz gain, Le Corbusier ere ezagutu zuen, eta baita bere kolaboratzailerik gertuena ere, André Wogenscky arkitektoa, aurrerago Panen senarra izango zena.[5]

1952an, bakarka eginiko bere lehen erakusketan, Marta Panek hasiera eman zion Charnières (Gontzak) izeneko zikloari, zeinean eskulturen osagaiak estekatu egiten diren forma garbi eta malguak sortuz.[6] Zura lantzen ikasi ondoren, 1954an Ebène, Buis eta Phillipine lanak aurkeztu zituen, eta, 1956an, Teck, bi zati birakaritan artikulatu zitekeen eskultura.[6] Maurice Béjart dantzari eta koreografoak, antzezlanaren onirismoak hunkituta, eszenako erdigunea Teck eskultura zuen ballet bat sortu zuen; Festival de l’Art d’Avant-Garde-n aurkeztu zuen, Marseillan, 1959an.[7][8] Teck eskulturan —Charnières zikloaren gailurra— eskultorea saiatu zen irudikatzen beren zentzua osagarritasunean aurkitzen duten bi osagai idependenteren dualtasuna.[9][10][11]

1957an, Panek Balance en deux obrarekin hasiera eman zion Équilibres serieari. Eskultura zurezko bi elementuz osatuta dago, bata bestearen gainean trebetasunez jarrita, horrela oreka hauskorra sortuz. Béjarten beste koreografia bat inspiratu zuen.[12]

1959-1960. urteetan Sculpture flottante obra egin zuen Otterloko (Herbehereak) Kröller-Müller Museoko parkean ezartzeko. Aldi berean, parkeko urmaelaren, lorategien, bidexken eta gainerako eskulturak jarriko ziren argiguneen planoa ere egin zuen. Otterlokoa da bere lehen lan monumentala.[13] Mugimendua Marta Panen obraren oinarrizko osagaia da. 1973an beste eskultura flotagarri bat jarri zuten New Yorkeko Central Park-en.[14] Bitartean, Marta Panen ibilbide artistikoaren zikloak bata bestearen atzetik zetozen: Cylindres, Mercure, Cônes, Lentilles.

1967tik aurrera, Plexiglasen perfekzio handiko objektuak diseinatu zituen.[15]

1984an, Marta Panek Mur d'eau bat egin zuen Rennes-eko Martenot kalean, eskualdeko Batzarraren sarreran, eta, 1986an, ur gaineko ibilbide bat diseinatu zuen Bignan-eko Kerguéhennec gazteluaren inguruan.[16]

1988an, Brest-eko Siam kalearen erdiko Lacs izeneko iturriak egin zituen. Obra horrek Place de la Liberté eta Siam kalea hartuko zituen ur ibilbide baten proiektu handiago baten hasiera izan behar zuen,[17] baina Bresteko Udalaren gehiengo politikoa aldatu eta egitasmoa bertan behera gelditu zen.[18]

La fontaine-labyrinthe (Paris, place des Fêtes)

Marta Panen obrak harreman handia du bere lan askotan agertzen den ur-elementuarekin, hala nola eskultura flotatzaileetan, ur-hormetan, etab.

Ur gaineko lehen eskultura egin ondoren, arkitekturan txertatutako eskultura monumental ugari egin ditu hiriko espazio publikoetan, hala nola Guyancourt herriko La Perspective, Yvelines departamentuan, edo, Parisko 9. barrutiko Les Fêtes plazako Fontaine-labyrinthe.[19]

Panen obrak munduko hainbat tokitan daude ezarrita, hala nola Europan, Estatu Batuetan, Japonian, Libanon, Saudi Arabian eta abar.

André Wogenscky (1916-2004)

Arkitekturaren eta eskulturaren arteko harremanaz interesaturik zegoen, eta harrreman hori zenbait obratan gauzatu zituen, Parisko Auber metro-geltokiko sarreretan (1972) edo Saint-Antoine Medikuntza Fakultateko horman, adibidez.

Bere senarrarekin, André Wogenscky arkitektoarekin, Marta Panek sarritan izan zuen aukera, arkitektura-proiektu kolektiboetan, funtsezko bilaketa horri ekiteko; baina, seguru asko, eskultorearen obrek Saint-Remy-lès-Cheveuse-n aurkitu zuten lekurik egokiena, arkitekturaren eta izadiaren arteko bere inguru naturala, Wogensckyk bikotearentzat sortu zuen etxean eta haren inguruan, Haute Vallée de Chevreuse edo Pays d'Yveline izeneko eskualde naturalean, Île-de-France-ko hego-mendebaldean.

  • Sculpture 44, 1957, Lyongo Arte Ederretako museoa[6]
  • Balance en deux, 1957, Quebec-eko Arte Ederretako museo nazionala[20]
  • Spirale I, 1959, musée national des beaux-arts du Québec[21]
  • Wall, 1967, Beyrouth
  • Floating sculpture 3, 1969, Hakone, Japon
  • Composition. Sculpture 18, 1973, Lyongo Arte Ederretako museoa[6]
  • Trois Disques fendus, granit bethel white, 1981 (Marta Panek Coubertin fundazioari emana), Saint-Rémy-lès-Chevreuse, Yvelines. Fundazioaren parkean Marta Panen beste obra batzuk —berak utzita— ikusgarri daude.
  • Patio and water-wall, 1982, Champs-Élysées, Paris
  • Sculpture in 3 pieces, 1984, Kobe, Japon
  • Fontaine-labyrinthe, 1986, place des Fêtes, Paris 19. barrutia
  • Place des lacs, 1986, Brest
  • Parcours flottant n° 1 et 2, 1986, château de Kerguéhennec
  • Jardin de la ligne blanche, 1990, Osaka
  • Sphère coupée 1400-1000, 1991, 2011tik Caen-go gazteluan ikusgarri, Fonds national d'art contemporain funtsak utzita.[22]
  • Sculpture and bridge, 1991, Takarazuka
  • Fragment of landscape, 1991, Tokyo city hall
  • Duna, 5 disques de granit rose, 1992, Grenobleko museoaren parkean
  • La Perspective, 1992, Saint-Quentin-en-Yvelines
  • Signe infini, 1993, A46 et A6 autobideen elkargunean
  • Fragment of landscape 2, 1994, Gifu, Japon
  • Fragment of landscape 3, 1994, Kagoshima, Japon
  • Two pyramids, 1994, Chiba, Japon
  • First pond and steps, 1994-1997, Saint-Quentin-en-Yvelines
  • Les Arcs, 1994-1997, Saint-Quentin-en-Yvelines
  • Third pond and bridge, 1994-1997, Saint-Quentin-en-Yvelines
  • Stèles lamellées, 1995, padouk zurezkoa, Brest-eko Arte Ederretako museoa
  • Trois îles, 1999, Krichberg, Luxenburgo
  • Monument, 2000, Atami, Japon
  • Square de Meeûs, 2004, Brusela
  • Amphithéâtre, 2007, Otterlo, Herbehereak

Bibliografia eta filmografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1976 : Liliane Thorn-Petit, Marta Pan, Portraits d'artistes, 26 min, ekoizpena: RTL
  • 1989 : Claude-Pierre Chavanon, Marta Pan, le parcours d’un sculpteur, 20 min, ekoizpena: DAP, Octogone
  • 1999 : Claude Guibert, Marta Pan, 13 min, « Marta Pan» sur l'Encyclopédie audiovisuelle de l'art contemporain, ekoizpena: Imago
  • 2008 : Marie-Julie Bourgeois, Marta Pan, 13 min, ekoizpena: Marta Pan, argazkiak eta bideoa : artistaren artxiboak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Marta Pan» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-25 data duen 206342908 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. le fichier INSEE des personnes décédées. ..
  2. «Décès de la sculptrice Marta Pan» Le Figaro (AFP) 21/10/2008.
  3. Certaines sources indiquent un décès le 12 ou le 14 octobre 2008.
  4. Marta Pan. ..
  5. Sophie Pinet. (17 janvier 2019). «La maison-atelier de Marta Pan et André Wogenscky» AD Magazine..
  6. a b c d (Frantsesez) «Marta Pan sculpteur - Biographie Marta Pan, oeuvres Marta Pan, expositions» www.moreeuw.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  7. (Frantsesez) Biographie, Marta Pan – Fondation Marta Pan & André Wogenscky. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  8. (Frantsesez) Goncalves, Stéphanie. (2023). Maurice Béjart
 – Le Teck. Centre national de la danse. Médiathèque (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  9. (Frantsesez) «Le Teck» Centre Pompidou (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  10. (Frantsesez) Rivière, Anne. (2017). Dictionnaire des sculptrices. Paris: Éditions Mare & Marin, 402 or. ISBN 979-10-92054-57-6..
  11. «Marta Pan | Artitz Guggenheim Bilbao» www.guggenheim-bilbao-artitz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  12. (Frantsesez) DZerd. (2023-09-12). «Marta Pan un art qui fusionne sculpture, simplicité et dynamisme» Les Bienfaits de la Sculpture (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  13. (Frantsesez) L.H.. (2017ko martxoaren 10a). «Marta Pan, Sculptures flottantes» La Gazette de l'hôtel Drouot (Noiz kontsultatua: 2024-07-12)..
  14. (Frantsesez) Rivière, Anne. (2017). Dictionnaire des sculptrices. Paris: Éditions Mare & Marin, 402 or. ISBN 979-10-92054-57-6..
  15. (Frantsesez) «Les transparences de Marta Pan» Le Journal Des Arts 1998ko ekainaren 1a (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  16. (Frantsesez) Ent, Clement Cividino. (2023-08-24). «Marta Pan & André Wogenscky» clement-cividino (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  17. «Hier et aujourd’hui : les fontaines de Marta Pan, rue de Siam à Brest» actu.fr 21 janvier 2018..
  18. «La rivière inachevée de Marta Pan» Le Télégramme 21 août 2010..
  19. (Frantsesez) Rivière, Anne. (2017). Dictionnaire des sculptrices. Paris: Éditions Mare & Marin, 402 or. ISBN 979-10-92054-57-6..
  20. (Frantsesez) «PAN, MARTA Balance en deux» Collection musée national des beaux-arts du Québec (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).. (Artxiboa)
  21. (Frantsesez) «PAN, MARTA Spirale I» Collection musée national des beaux-arts du Québec (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).. (Artxiboa)
  22. (Frantsesez) «La sculpture de Marta Pan a été inaugurée au musée des Beaux-Arts, à Caen» Ouest-France.fr 2011-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederrei buruzko informazio-iturriak

Espektakuluari buruzko informazio-iturriak

Orotariko entziklopediak

Bestelakoak