Mari Luz Esteban Galarza
Mari Luz Esteban Galarza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mari Luz Esteban Galarza |
Jaiotza | Pedrosa de Valdeporres, 1959ko azaroaren 1a (65 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Bizilekua | Basauri |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : medikuntza Bartzelonako Unibertsitatea : gizarte-antropologia Mondragon Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Teresa del Valle |
Doktorego ikaslea(k) | Maria Ruiz Torrado Irantzu Fernandez Rodriguez Amaia Agirre Miguélez Itxaso Martin Maider Zilbeti Perez Miren Guillo Yolanda Bodoque Puerta (en) Clara Juárez-Ramírez Maria Jesús Montes Inmaculada Hurtado García (en) Jose Ignacio Olaizola Almudena Marí Sáez (en) María A. Zapata (en) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, medikua, unibertsitateko irakaslea, idazlea, soziologoa eta antropologo soziala |
Enplegatzailea(k) | Leongo Unibertsitatea (1994 - 1996) Nafarroako Unibertsitate Publikoa (1996 - 1998) Euskal Herriko Unibertsitatea (1998 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959ko azaroaren 1a) gizarte-antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta erreferentea da Euskal Herriko feminismoan. Txikitatik Basaurin bizi izan da.
Antropologia feministan, medikuntzako antropologian eta gorputzaren eta emozioen antropologian aditua izanik bost liburu ezagun hauek argitaratu ditu, besteak beste: 1) Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio, 2) Crítica del pensamiento amoroso, 3) Amaren heriotzak libreago egin ninduen , 4) Feminismoa eta politikaren eraldaketak, eta 5) Andrezaharraren manifestua.
Mugimendu feministako kidea ere bada.[1] Haren liburuek hedapen zabala izan ohi dute bai arlo akademikoan baita sozialean ere. Irakaskuntza, ikerkuntza, literatura eta konpromiso soziala bateratzen dira Mari Luz Estebanen jardunean. Hainbat ekimenetan parte hartu du, esaterako, Marienea Basauriko Emakumeen Etxearen partaide aktiboa da eta Foro Sozial Iraunkorraren barruan, justizia feministari buruzko batzordearen kide.
Ikasketak eta ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (1983), Gizarte Antropologia doktore-titulua Bartzelonako Unibertsitatean lortu zuen (1993), baita Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua gero Mondragon Unibertsitatean (2012). Familia-Plangintzako mediku izan zen Bizkaian 1984tik 1996raino, eta harrezkero antropologiako irakasle eta ikertzailea izan da gero unibertsitatean.[2]
Unibertsitateko irakaslea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntzako titulua lortuta irakasle hasi zen Leongo Unibertsitatean (1994-96), gero Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1996-98), eta 1998tik Euskal Herriko Unibertsitatean non hainbat ardura hartu izan dituen, besteak beste hauek: Gizarte-Antropologia arloko irakasle, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko burua, Ikasketa Feministak eta Generoa masterreko koordinatzailea (2008-2013). (2009tik). 2009tik aurrera Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego-Programako arduraduna da eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen koordinatzailea.[3][4]
Ikertzailea gizarte-antropologian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraindik mediku-lanak egiten zituela, doktore-tesiari ekin zion eta bertan ugalketa- eta sexu-osasunari buruz emakumeen jarrerak eta pertzepzioak ikertu zituen Teresa del Valleren zuzendaritzapean, eta 1993an defenditu zuen Bartzelonako Unibertsitatean (Actitudes y percepciones de las mujeres respecto a su salud reproductiva y sexual). Ikerketak berretsi egin zuen antropologia medikoan irakurketa bereiziak egitea garrantzitsua dela, populazioaren osasun-beharren arabera; herritarren eta, batez ere, emakumeen ikuspegi indibiduala eta kolektiboa kontuan hartzea funtsezkoa da. Bai azterketa epidemiologikoetan, bai eguneroko asistentzian, kontuan hartu behar dira ikuspegi desberdinak: "emakumeak" kolektiboaren heterogeneotasun eta hainbat bizi-eredu; baita sintoma askoren eta emakumeen errealitate sozialaren arteko harreman estua dela ere. Lan hau aitzindaria izan zen Espainiako estatuan, arlo horretako ikerkuntzako lehen lana izan zen eta, horrezkero, hainbat tesi zuzendu ditu arlo berean.[5]
Bere ikertzaile-formakuntza aberasteko hainbat unibertsitate bisitatu ditu geroago, besteak beste hauek: Granadako Unibertsitatea (2021, Instituto Universitario de Investigación de Estudios de las Mujeres y de Género), Veronako Unibertsitatea (2020, Dipartimento di Science Umane), Sussex-eko Unibertsitatea (School of Global Studies (Bretainia Handia): Visiting Research Fellow), Londresko Unibertsitatea (2013, Department of Anthropology. Goldsmiths College, Visiting Research Fellow), Renoko Unibertsitatea (1997, Basque Studies Center, eta Parisen (1995, Laboratoire d'Anthropologie Sociale de l'Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales).
Ikergaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gai zehatz hauek ikertu ditu Estebanek: "osasuna eta generoa”, “genero ezberdintasunak", "genero-identitateak eta harremanak", "maitasuna eta emozioak".
Osasun eta generoaren alorrean eginiko aurrekari-lanez gain, azken hamarkadetan, gorputz-etnografia edo etnografia korporala deitzen den ikuspegi teoriko-metodologikoaren arloan dihardu, non hurbilpen fenomenologikoa eta kritikoa lantzen den. Arlo horretan egindako lanak erreferentzia izaten ari dira gizarte-antropologian, eta hainbat ikertzaileren lanen zuzendari izan da eta izaten ari da. "Gorputzez gorputz" perspektiba hori lantzerakoan bizitzaren haragitasuna begiratzea proposatzen du Estebanek, diskurtsoei eta teoriari erreparatzeaz gain, gorpuztasunari erreparatzeak ikerketan dakartzan onurak azpimarratuz.
Haren ikerlanetako beste ezaugarri bat pertsonen agentziari ematen dion garrantzia da. Genero-desberdintasunen gaietan emakumea biktima moduan bakarrik ikusteko joera egon da eta emakumeak (eta oro har, azpiraturiko sektore sozial guztien partaideak) agente moduan ikustea defendatzen du. Emakumeak biktimatzat hartzeak bi osagai ezkor dakartza: pertsona horiei ekintzarako ahalmena kentzea, eta laguntza bakarrik kanpotik helduko dela aurreikustea, ondorioz, duten subjektutasun-posizioak ezabatuz.
Egun, gizarte-mugimenduen aliantzak aztertzen ari den lantalde zabal baten koordinatzaile da Ikerketa horretan, generoa, sexualitatea, klasea, arraza eta hizkuntza batera kontuan hartzea herritartasun kontzeptua zabaltzeko aukera dela defendatzen du. Zabaltze prozesu hori lortu ahal izateko batetik mugimendu herritarren arteko aliantzak aintzat hartu behar direla, eta bestetik, ikuspegi feminista bera ere berritu behar dela dio. Bide horretan feminismo dekoloniala Euskal Herrira egokitzea aukera aparta da berarentzat.[6][7]
Proiektu horretan, gizarte-mugimenduen ekimenak eta gizartearen aniztasuna ikertzen ditu, herri-ekimenetatik komunitateak ehuntzeko dauden aukerak bilatzen ditu. Gure gizarteetako errealitate ukaezina eta aberasgarria da aniztasuna; ugariak dira herrialde guztietan dauden jatorri, genero, hizkuntza, klase, ingurune-justizia edo bestelako aldagaiekin loturiko bereizkeriak eta bazterketa soziala. Horien kontra aritzeko nahitaezko da berariazko diren neurri eraginkorrak bilatzeko ikertzen du. Hor, ikerketaren hipotesia, abiapuntua, hau da: gizarte-testuinguru horretan, eta oztopoak oztopo, sareak eta elkarlanak sortzen ari dira, eta horien artean egitasmo, elkartasun eta herritartasun modu berriak gauzatzen ari dira, maila materialean zein sinbolikoan. Bost ardatz nagusi bereizten dituzte: (1) kultur-aniztasuna eta gizarte-aniztasuna (migrazioa); (2) genero-berdintasuna; (3) hizkuntzen aldeko ekimenak eta, bereziki, euskararen gaineko pertzepzioa edota erabilera; (4) jasangarritasuna eta ingurune-justizia; eta (5) herritartasunaren konfigurazioak.[8][9][10]
Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea: Eusko Jaurlaritza talde finkatu gisa onartua izan zen 2015ean GIC15/126, 2016-2021), Esteban bera ikertzaile nagusia zela.[13]
2018tik 2021ra bitartean NOR, PARTE-HARTUZ eta EKOPOL ikertaldeekin lankidetzan zuzentzen du proiektu bat Josu Amezagarekin eta Espainiako Ikerketa-agentziak finantzatuta: "Solidaritate, elkarrekikotasun eta aliantza berriak: parte-hartze politikoko lankidetza espazioen sorrera eta herritarren birdefinizioa / Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía” (Ref CSO2017-82903-R, 2018-2021).
2013tik 2016ra, Bartzelonako Unibertsitateko Ignasi Terradas Saborit irakaslearekin eta Maggie Bullen-ekin Emakumearen Institutuko proiektu batean jardun zuen (Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko 170/12 proiektua zen). Proiektuaren izena hau zen: "Emakumeen aurkako indarkeria egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan. Baldintza soziokulturalen azterketa antropologikoa praxi judizialean. / La violencia contra las mujeres en el contexto social y económico actual. Un estudio antropológico de las «condicionantes socioculturales» en la praxis judicial".
2010etik 2012ra bitartean proiektu bat zuzendu zuen genero-harremanak eta gorputz- eta emozio-praktikak euskal gazteen artean ikertzeko ("Continuidades, conflictos y ruptura frente a la desigualdad: relaciones de género y prácticas corporales y emocionales en las/os jóvenes vascos", Ref FEM2009-07679").
2004tik 2007ra bitartean I+D+I programaren barruan Emakumearen iInstitutuarekin (Instituto de la Mujer) proiektu bat zuzendu zuen Osasuna, maitasuna eta desberdintasuna aztertzeko, genero-identitateak eta emakume- praktikak ikertzeko ("Salud, amor y desigualdad: identidades de género y prácticas de mujeres").
Tesi-zuzendari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20 doktore-tesi zuzendu ditu bai UPV/EHUn bai Estatuko beste zenbait unibertsitatetan: Universitat Autònoma de Barcelona, Universitat de Barcelona, Universitat Rovira i Virgili, Universidad de Zaragoza eta Universitat de Valencia. Erdarazko tesigile horien artean hauek daude: Yolanda Bodoque Puerta, Clara Juárez-Ramírez, Maria Jesús Montes, Inmaculada Hurtado García, Jose Ignacio Olaizola, Almudena Marí Sáez, eta María A. Zapata.
Erdarazko beste batzuez gain, AFIT ikerketa talde barruan euskarazko tesi hauek zuzendu ditu Estenbanek EHUn:[14]
- Negoziazio prozesuak bikote eredu berdinzaleetan (Amaia Agirre Miguélez, 2015).
- Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k): Hutsune bihurtutako emakumeak franquismo garaiko gizartearen eta moralaren ispilu. (Itxaso Martin Zapirain, 2015). Tesi honek Micaela Portilla saria jaso zuen, UPV/EHUk emana.
- Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012) (Maider Zilbeti Pérez. 2015). Zuzendarikidea: Arantza Campos Rubio. Tesi honek 2016ko tesi onenarentzako Micaela Portilla saria jaso zuen, UPV/EHUk emana.
- Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: Harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean. (Irantzu Fernandez Rodriguez, 2016). UPV/EHUko Doktorego-sari berezia jaso zuen 2018an
- Kartzela genero-erakunde bezala. Genero-bereizkeriak, erresistentzia praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean (Maria Ruiz Torrado, 2016). UPV/EHUko Doktorego-sari berezia jaso zuen 2019an
- Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012), (Maider Zilbeti Pérez, 2016, Zuzendarikidea: Arantza Campos Rubio). Tesi honek ere Micaela Portilla saria jaso zuen.
- Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputz-ahalduntzea eta ezagutza kolektiboak. (Miren Guilló Arakistain, 2020)
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide unibertsitarioaz gain, konpromiso argia erakutsi du beti gizarte mailan unibertsitateko, eta pentsamenduko arlo horiek hedatzen, eta lan handia egin du alor horretan hainbat argitaletxe, kultur-elkarte, komunikabide edota aldizkariren bidez. Hainbat liburu, monografiko eta artikulu idatzi ditu aldizkari eta argitaletxe espezializatutan. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 40 lan bildu dira.[15][16] Bere arloan 10 liburu argitaratu ditu, horietako seitan bera egile bakarra izanik. Horrez gain artikulu bilduma diren beste 10 liburu koordinatu ditu editore gisa, eta beste 16 monografia ere bai. Katalanera eta gaztelaniara itzuli izan dira liburu horietako lau. Besteak beste bere lan hauek dira aipagarrienak:
Aldizkarietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Propuestas para un discurso feminista sobre salud (1992);
- Evolución histórica de los discursos médico-científico y religioso sobre la mujer, la reproducción y la sexualidad (1994);
- Relaciones entre feminismo y sistema médico-científico (1996);
- Emakumeen osasunaz beraiei galdezka. Ugalketa eta sexualitate eredu desberdinak Uztaro, No 17. (UEU, 1996)
- Antropologia eta feminismoa. Uztaro, 24, 3-17.(UEU, 1998)
- Amatasunaren ideologia eta emakumeen kontrako erreakzioa. Ankulegi-Revista de Antropología Social, No 3, Donostia, 73-80. (1999)
- Embodied anthropology: Anthropology from oneself (2001);
- Zôon andro-ginos: giza abere arra eta emea, politikan berdin?. Uztaro (Zôon Politicon), No 48, 61-77. (UEU, 2004)
- El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista. Salud Colectiva, 2(1):9-20 (2006)[17][18]
- El amor romántico dentro y fuera de Occidente: Determinismos, paradojas y visiones alternativas (2008)
- Identidades de género, feminismo, sexualidad y amor: los cuerpos como agentes (2009). Política y Sociedad, 2009, 46(1-2):27-41.[19][18]
- Euskal antropologiaren jauzi kontzeptualak eta euskal kulturaren haragitasunak. Ankulegi-Revista Vasca de Antropología, 16:111-125. (2012)
- Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013)
- Ikuspegi feminista maketoa eta euskaltzalea herritartasun berri baten alde (2017)
- Pedagogia feministaz eta i(ra)kastearen gorpuztasunaz. Eskola Publikoa, 48:16-18.
Monografikoak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emakumeen osasunaz beraiei galdezka. Ugalketa eta sexualitate eredu desberdinak (1993)[20]
- La atención específica a las mujeres. 15 años de centros de planificación familiar (1994).
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnas aparatua (1980) UEUn argitaratuta hainbat egileren artean: Eukeni Abasolo Galdeano, Bittori Astobiza Ariño, Anparo Badiola, Xabier Elexpe Uriarte, Mari Luz Esteban Galarza, Begoña Etxeguren, Maria Angeles Garai, Ana Garai, Patxi Letamendi Urresti[21]
- Re-producción del cuerpo femenino. Discursos y prácticas acerca de la salud (Gakoa-Tercera Prensa, 2001)[22]
- Antropología del cuerpo. Género, itinerarios personales, identidad y cambio (Bellaterra, 2004).[23]
- Feminist challenges in the social sciences. Mila Amurriorekin (Center for Basque Studies, University of Nevada, 2010) ISBN 978-1-935709-01-5[24]
- Crítica del pensamiento amoroso (2011),[25]
- Amaren heriotzak libreago egin ninduen poesia bilduma (Pamiela, 2013)[26] Katalanera eta gaztelerara itzulia izan da: La mort de la meva mara em va fer més lliure,[27] La muerte de mi madre me hizo más libre.[28]
- Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia. (2016). UPV/EHU eta UEUrekin argitaratuta eta Jone Miren Hernandez Garcia-rekin.[26] gaztelaniaz ere argitaratu da: Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca. Mari Luz Esteban; Jone M. Hernández García (koord.) (2018). Barcelona: Edicions Bellaterra.
- Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relaciones de género en el País Vasco. Esteban Galarza, Mari Luz; Bullen, Margaret; Díez Mintegui, Carmen; Hernández García, Jone M.; e Imaz Martínez, Elixabete (2016). Vitoria-Gasteiz: Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.
- Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe-Susa, 2017).
- Hori ere katalanera itzulia (El feminisme i las transformacions en la politica)
- Eta gaztelaniara itzulia (El feminismo y las transformaciones en la política).
- Andrezaharraren manifestua poesia liburua (Pamiela, 2019).[29] Liburu hau antzezlan ere bihurtu da, izenburu bera duena, Metrokoadroka antzerki-taldearekin batera, hainbat herritako emanaldiak eginez.[30]
- Hori ere katalanera itzulia (Manifest de la nova dona vella)
- eta gaztelaniara itzulia (El manifiesto de las mujeres viejas)
- Haragizko erreformak.[31][32]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ezaguna da bai Espainiako estatuan baita Latinoamerikan eta Europako zenbait herrialdetan ere; 58 ponentzia gonbidatu eman ditu estatuko eta nazioarteko kongresutan.
- 2015: Micaela Portilla saria jaso zuen Mari Luz Estebanen zuzendaritzapean Itxaso Martin Zapirainek egindako tesiak[34]
- 2015: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.[35]
- 2015: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen III. Lehiaketako saria, Emakundek emana (Emakumearen Euskal Erakundea), honako lan honekin: Continuidades, problemas y rupturas frente a la igualdad: Jóvenes y relaciones de género en el País Vasco. Egileak: Mari Luz Esteban (koord.), Maggie Bullen, Carmen Díez Mintegui, Jone M. Hernández eta Elixabete Imaz.
- 2016: Micaela Portilla saria jaso zuen Maider Zilbeti Pérezek egindako tesiak, Mari Luz Esteban eta Arantza Camposen zuzendaritzapean egindakoa.[34]
- 2017: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.[36]
- 2018: Udako Euskal Unibertsitatean 2018/2019 ikasturteko sarrera-hitzaldia irailaren 27an Eibarren izenburu honekin: “Zientzia ikusten topaketa, probokazio eta eraldaketa gisa. Proposamena antropologia feministatik”.[37]
- 2019: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.[38]
- 2019: sarrera-hitzaldia Antropologia, osasun eta feminismoei buruzko II. Jardunaldietan - Genero sistema bizitzetan 2019-05-24 “Antropologia, Feminismoa eta Osasuna: Elkarrizketak, tentsioak eta analisi-ikuspegiak” (Bideoa) // “Antropología, Feminismo y Salud: Diálogos, tensiones y perspectivas de análisis” ) II JORNADAS DE ANTROPOLOGÍA, SALUD Y FEMINISMOS - El sistema de Género en las vidas 24-05-2019), Facultad de Ciencias Políticas y Sociología. Universidad Complutense de Madrid. Hasierako ekitaldiko ponentzia:“Antropología, Feminismo y Salud: Diálogos, tensiones y perspectivas de análisis”.
- 2020: Hizlaria UPV/EHUko ikasturte-hasierako ekitaldian. “UPV/EHU eta COVID-19a: ikaskizunak eta etorkizunerako erronkak” Inmaculada Arostegui, Gorka Orive, Juan José Unzilla, Mari Luz Esteban, eta Sara de la Rica [33][39]
- 2020: Micaela Portilla saria jaso zuen Maria Zapata Hidalgok egindako tesiak, Mari Luz Esteban zuzendaritzapean .
- 2022: Micaela Portilla saria jaso zuen Miren Guilló Arakistainek egindako tesiak. Mari Luz Esteban zuzendaritzapean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mari Luz Esteban - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ UNEREN BATEAN, MARI LUZ ESTEBAN!. EUGENIren TXOKOA - EuTxo - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
- ↑ Elustondo, Miel Anjel. (2013ko otsailaren 24a). «'Egoera berrietara egokitzeko gaitasun handia erakutsi du feminismoak'» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maria Luz Esteban Galarza – Red de Antropologia de y desde los cuerpos. (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Esteban Galarza, Mari Luz. (1993). «Actitudes y percepciones de las mujeres respecto a su salud reproductiva y sexual. (Emakumeen jarrera eta pertzepzioak ugalketa- eta sexu-osasunari buruz» www.educacion.gob.es (Bartzelonako Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Ikuspegi feminista maketoa eta euskaltzalea herritartasun berri baten alde - Jakin.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).
- ↑ CCCB. (2019-11-06). DEBAT / Conferència de Mari Luz Esteban (VO Es). (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Esteban Galarza, Mari Luz (Ed.). (2020). Komunitateak ehunduz. Herri ekimenetatik.. UPV/EHU.
- ↑ Tejiendo comunidades desde iniciativas populares. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial 2020 ISBN 978-84-1319-244-4. PMC 1236086019. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
- ↑ «Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz. jardunaldia (2021-02-26)» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
- ↑ Mari Luz Esteban Galarza: “Kultur tradizio, mito eta ohituren berrirakurketak behar ditugula argi dut” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ «Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ Ikerketa proiektuak | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Doktoretza tesiak | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Mari Luz Galarzaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (40 produktu).
- ↑ Esteban Galarza, Mari Luz - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).
- ↑ Esteban, Mari Luz. (2006-04-03). «El estudio de la salud y el género: las ventajas de un enfoque antropológico y feminista» Salud Colectiva 2 (1): 9. doi: . ISSN 1851-8265. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Paola Andrea Delgado Arteaga. «Esteban Galarza, Maria Luz» Publicaciones (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Esteban Galarza, Mari Luz. (2009-05-14). Identidades de género, feminismo, sexualidad y amor: Los cuerpos como agentes. Ediciones Complutense PMC 1112712069. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Esteban, Mari Luz. (D.L. 1991). Emakumeen osasunaz beraiei galdezka : ugalketa eta sexualitate eredu desberdinak. Seminario de Estudios de la Mujer = Emakumeari Buruzko Ikerketarako Mintegia PMC 971709385. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Abasolo Galdeano, Eukeni; Astobiza Ariño, Bittori; Badiola, Anparo; Elexpe Uriarte, Xabier; Esteban Galarza, Mari Luz; Etxeguren, Begoña; Garai, Maria Angeles; Garai, Ana et al.. (1980). Arnas aparatua. UEU (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Esteban, Mari Luz.. (2001). Re-producción del cuerpo femenino : discursos y prácticas acerca de la salud. Tercera Prensa-Hirugarren ISBN 84-87303-61-7. PMC 807925562. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Esteban, Mari Luz.. (D.L. 2013). Antropologia del cuerpo : género, itinerarios corporales, identidad y cambio. Bellaterra ISBN 978-84-7290-611-2. PMC 1026218640. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Mari Luz Esteban; Mila Amurrio. (2010). Feminist challenges in the social sciences. Center for Basque Studies, University of Nevada ISBN 978-1-935709-01-5. (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mari Luz Esteban: “El pensamiento amoroso de la cultura occidental es la argamasa del sistema” - Revista Emakunde Aldizkaria» Revista Emakunde Aldizkaria 2016-07-19 (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).
- ↑ a b Etnografia feministak Euskal Herrian : XXI. mendera begira dagoen antropologia. Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea 2016 ISBN 978-84-8438-598-1. PMC 1122974568. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Esteban, Mari Luz.. (2016). La Mort de la mare em va fer més lliure. (1a ed. en català. argitaraldia) Pol·len ISBN 978-84-16828-02-9. PMC 1027132034. (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ Esteban, Mari Luz,. La muerte de mi madre me hizo más libre. ISBN 978-84-16227-19-8. PMC 1084532488. (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ Esteban, Mari Luz.. (2019). Andrezaharraren manifestua. Pamiela Argitaletxea ISBN 978-84-9172-134-5. PMC 1137081912. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ «Andrezaharraren manifestua – Metrokoadroka Sormen Laborategia» www.metrokoadroka.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ Mujika Telleria, Miren. (2023-06-01). ««Subjektu maketoaren» manifestu poetikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ Belastegi, Nagore. (2023-05-30). «Kontzientziaren ernaltzea, «Haragizko erreformak» liburuan» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
- ↑ a b «UPV/EHUk 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia ospatuko du» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ a b «MICAELA-PORTILLA-Trabajos-premiados - Micaela Portilla Vitoria Saria (Tesiak) - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2015 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2017 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ Udako Euskal Unibertsitatea. (2019). UEU, Urteko Txostena 2018. UEU.
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bukaera sortzen atala Berria egunkarian, Mari Luze Estebanen artikuluak (>10)
- Gatazkaren gorpuztasuna: emozioen teoriatik hurbilpena. Mari Luz Esteban Galarza. ( Udako Euskal Unibertsitatea - UEU. 2016-07-14), "Kartzela eta Euskal Gatazka birpentsatzen. Subjektu feminista baten norabidean" udako ikastaroaren hitzaldietako bat.
- 'Maitasuna erdigunetik kanpo Mari Luz Esteban eta Abaraska kolektiboa. Bideoa. Maitasuna politikoa da jardunaldia: . Maitasuna ulertzeko moduak gizarte harremanak eta gizarte antolamendua nola eratzen dituen aztertu zuten. JAKINek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta (berriatb, 2019)
- Mari Luz Esteban Jakin aldizkarian
- Antropologia Feminista Ikerketa Taldea. AFIT
- Mari Luz Esteban Galarzaren argitalpenak Google Scholar-en (>300 artikulu)
- Mari Luz Esteban Galarzaren ekoizpena Inguma datu-basean (>40 ekarpen).
- DEBAT / Conferència de Mari Luz Esteban (Bideoa, VO Es). Centre de Cultura Contemporània de Barcelona CCCB. (2019-11-06).
- 'Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta' (bideoa) Uxue Alberdi bertsoari eta idazleak Mari Luz Esteban antropologoa elkarrizketatu zuen Elgoibarren (2017-11-07)
- Desafios teóricos y políticos del cuerpo. (bideoa) DIVERSEX. Zubiak Eraikitzen Hezkidetza Taldea-Grupo. Coeducación. Aproximaciones Antropológicas y Feministas Bilbao, 2010-11-11 " Géneros, Sexualidades y Cuerpos" Jardunaldia.
- Mari Luz Esteban: “Artekotasuna presente dago gure bizitzan, batez ere jaietan, zentzumenak bizitza normalean baino piztuago egoten baitira” – (UEU365. 2015-07-17)
- «Andrezaharraren manifestua – Metrokoadroka Sormen Laborategia» antzezlana. www.metrokoadroka.eus 2020
- Elkarrizketa: «Subjektu maketoaren» manifestu poetikoa. Haragizko erreformak Berria, 2023.05.31
- Elkarrizketa: Euskara ikasten hasi nintzenean bizitza aldatu zitzaidan Pikara magazine, 2024.01.31
- 1959ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Basauriarrak
- Bizkaiko medikuak
- Euskal Herriko antropologoak
- Mondragon Unibertsitateko ikasleak
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Emakume antropologoak
- Emakume medikuak
- Emakume poetak
- Euskarazko poetak
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Euskal Herriko feministak
- Bartzelonako unibertsitateko ikasleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko Euskal Herriko idazleak