[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Markomano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Germaniar herriak Erromatar Inperioaren mugetatik mendebaldera eta iparraldera. K.o. I. mendean.

Markomanoak[1] (latinez: marcomanni), germaniar herri bat ziren, beharbada, sueboekin lotuta zeudenak. Egungo adituek, euren izena, bi iturri hauetakoren batetik datorrela uste dute:

  • Antzinako germanierazko Marka (muga) eta gizona (men)en formak
  • Tribuak, Marko Romani erromatar kapitainaren izena hartu zuen, Drusoren legioetatik desertatu zuena K.a. 13ko Germaniako kanpainan, eta, uste zenez, tribu germaniar batzuk, eraso indar lotu batean bateratu zituena. Drusok K.a. 9an eraso zituen, egungo Bohemian inguruan geratzera behartuz. Eskualde horretan, euren errege Marbodek, Augustok Erromarentzako mehatxu bat bezala ikusi zuen erresuma boteretsu bat ezarri zuen. Halako batean, Marbod, tronutik kendua eta Katualdak erbesteratua izan zen, K.a. 19an.

II. mendean, kuado, bandalo eta sarmaziarrekin konfederazio bat osatu zuten Erromaren aurka, beharbada, mugimendu tribal handiagoengatik, godoak bezala. Eutropius historialariaren arabera, Marko Aurelio enperadorearen tropek, markomanoen konfederazioaren aurka borrokatu zuen hiru urtez Carnuntumeko gotorlekuan, Panonian. Marko Aurelioren markomanoen eta hauen aliatuen aurkako gerra eta garaipena, Gerra Punikoekin alderatu zuen. Alderaketa bidezkoa izan zen, gerra honek puntu erabakigarri bat suposatu eta erromatar porrot esanguratsuak izan zituen heinean. 166an hasi zen, eta 180an enperadorea hil arte jarraitu zuen, Pretoriar Guardiako bi komandanteren heriotza eta porrotak gertatu zirelarik. Izatez, arrakasta txiki bat baino ez zen izan, hurrengo mendetik aurrera eta Mendebaldeko Inperioa V. mendean desagertu arte, Danubio ibaia izan baitzen gudu tokirik nagusiena.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]