Marco da Gagliano
Itxura
Marco da Gagliano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1582ko maiatzaren 1a |
Heriotza | Florentzia, 1643ko otsailaren 25a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Luca Bati (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera |
Marco da Gagliano (Florentzia, 1582ko maiatzaren 1a - ibidem, 1643ko otsailaren 25a) italiar musikagilea izan zen. Medicitarren gorteko musikari ofiziala zen; 35 urtez izan zen haien kapera-maisu.
Haren lanetan Periren eta Monteverdiren eragina nabarmena da. Antzerkirako lanak eta operak (Dafne, 1607) moldatu zituen. Camerata Florentina taldearen bigarren belaunaldiak eman zuen musikagilerik handiena zen; talde horren xedea antzinako Greziako dramak eta musika batzea zen, eta haiek idatzi zituzten lehenengo operak. Erlijiozko musika-lan asko idatzi zituen (mezak, salmoak, ereserkiak, etab.), eta lan profano batzuk ere egin zituen (madrigalak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco da Gagliano |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.