[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mar Menor

Koordenatuak: 37°45′N 0°47′W / 37.75°N 0.78°W / 37.75; -0.78
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mar Menor
Mar Menor
Datu orokorrak
Motaitsasertzeko urmael
Azalera303,1 km²
Sakonera7 m
Geografia
Map
Koordenatuak37°45′N 0°47′W / 37.75°N 0.78°W / 37.75; -0.78
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Murtziako Eskualdea
Ur-gorputzaMediterraneoa

Mar Menor[1] Espainiako ur gaziko aintzira da, Mediterraneo itsasoaren ondoan, Murtziako Erkidegoan kokatuta.

Zirkuluerdi itxura du eta Mediterraneo itsasotik 22 km luzera eta 100 eta 1.200 m arteko zabalera duen hareazko zerroak banatuta dago. Zerro hau La Manga del Mar Menor izenaz ezaguna da.

73 kilometroko kostaldea inguratzen duen bere 170 km² azalerak gehienez 7 metroko sakonera du. Horrexegatik Esther Williams aktoreak esan zuen munduko igerileku handiena zela.

Hegoaldean bost uhartetxo ditu: hiru handiak (Perdiguera, Mayor edo del Barón eta del Ciervo) eta txiki bi (Redonda eta Sujeto). Uharteak zein inguruko lurraldeak ingurune babestuak dira.

Hegoaldean ere Palos lurmuturra dago. Aintziraren kostaldean San Javierreko Santiago de la Ribera, San Pedro del Pinatarreko Lo Pagán, Los Alcázares eta Cartagenako Los Urrutias, Los Nietos eta La Manga herrixkak daude.

Aintzira handi bat da Mar Menor, ia guztiz itxita baitago; pasabide estu batek lotzen du Mediterraneoarekin, eta batetik bestera bost graduko aldea egon daiteke uraren tenperaturan. Bertako urak daukan mineral kontzentrazio handiak osasun-turismoa bultzatu zuen duela ehun urte baino gehiago; XX. mendearen hasieran iristen hasi baitziren lehen turistak. Santiago de la Ribera eta Los Alcázares herrietako hoteletan egon ohi ziren; oraindik ere egurrezko kai eta moila politek gogorarazten dute garai hura. Ondoren desarrollismo turistikoak hondamendia ekarri zion Mar Menor barne-itsasoa ixten duen istmoari. Ezin uka, hareazko zerrenda luze honetan porlanak egindako txikizioa handia izan dela.[2]

Izadi balioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikizio nabarmenatik aparte badira oraindik hondartza txiki atseginak, penintsularen iparraldean bereziki.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Urtzi Urrutikoetxea: "Mar Menor: Bigarren aukera bat", naiz.eus agerkari digitalean, 2023/06/10.