Malèna
Malèna, 2000eko Giuseppe Tornatore italiarrak zuzendutako drama-komedia erotiko bat da. Monica Bellucci eta Giuseppe Sulfaro aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Ennio Morriconek konposatu zuen.
Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940, Italia, Sizilia, Malena Scordia (Monica Bellucci) deritzon emakumea siziliar kostalde eguzkitsuan dagoen Castelcuto herriko emakume eder eta erakargarriena da. Herrira iritsi berria da, bere senarra gerra dela, eta herritik bertako gizonezkoen begirada lizunean pean ematen duen paseo bakoitza ikuskizun batean bilakatzen da, beren emazteen inbidia eta zurrumurruen jomuga bihurtuz. Herriko nerabe batek doan edonora txirrinduaz jarraitzen dute, haren edertasun fin eta arketipikoa mirestu asmoz. Baina beraien artean Renato Amoros dago (Giuseppe Sulfaro), bere desioak fantasia obsesibora daramatzan hamairu urteko mutila.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Monica Bellucci: Malèna Scordia
- Giuseppe Sulfaro: Renato Amoroso
- Luciano Federico: Renatoren aita
- Matilde Piana: Renatoren ama
- Pietro Notarianni: Bonsignore, irakaslea
- Gaetano Aronica: Nino Scordia
- Gilberto Idonea: Centorbi, abokatua
- Angelo Pellegrino: Alderdi Nazional Faxistako burua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2000ko filmak
- Giuseppe Tornatorek zuzendutako filmak
- Giuseppe Tornatorek idatzitako filmak
- Luciano Vincenzonik idatzitako filmak
- Monica Belluccik antzeztutako filmak
- Giuseppe Sulfarok antzeztutako filmak
- Gabriella Di Luziok antzeztutako filmak
- Angelo Maria Pellegrinok antzeztutako filmak
- Harvey Weinsteinek ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Italiako filmak
- Drama filmak
- Umorezko filmak
- Film erotikoak
- Ennio Morriconeren soinu bandadun filmak
- Bigarren Mundu Gerrari buruzko filmak
- Sizilian girotutako filmak
- 1940ko hamarkadan girotutako filmak