Magdalenako zubia
Magdalenako zubia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′16″N 1°38′17″W / 42.8211°N 1.638°W |
Arkitektura | |
Gurutzatzen du | Arga |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-235 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0001099 |
235 | |
|
Magdalenako zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko Magdalena auzoan kokatua dagoen zubi bat da, Arga ibaia zeharkatzen duelarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendeetan zehar, milioika erromesek zubi hau zeharkatu dute. Erdi Aroan erromeseak zubi hau zeharkatzen zuten Pirinioko igarotzetik. Gaur egun, oraindik, Done Jakue Bidea egiten duten erromesen Iruñeko sarrera nagusia da.
Ibaiaren ertzean, gurutza bat dago. Gurutza hau 1965. urtekoa da, Santiago de Compostela hiriak Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteari oparitu zionekoa.[1]
Zubia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magdalena zubia, Interes Kulturaleko Ondasun eta Monumentu Historiko-Artistiko izendatua izan zen.
Zubiaren jatorria erromanikoa da, denboran zehar birmoldatua izan den arren, horregatik gotikoari buruzko xehetasunak dituela ikus daiteke, baita material modernoagoak ere.
XII. mendean eraiki zen, geroago gotikoan aldatzeko (XV. mendean) eta azken birmoldaketa 1963an egin zen.[2]
Izena Magdalena auzotik datorkio. Done Jakue Bidearen gune garrantzitsua izateaz gain, Arga ibaiaren parkearen zati da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Magdalenako zubia 1887an
-
Magdalenako zubia
-
Magdalenako zubia
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Asunción, Julio. «Arte, Historia y curiosidades: PUENTE DE LA MAGDALENA. Pamplona» Arte, Historia y curiosidades (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
- ↑ «Tramo de la Magdalena - Río Arga - Parque Fluvial de Pamplona - Ayuntamiento de Pamplona» www.parquefluvialdepamplona.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |